“Lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa da Euskadiren eraikuntza politiko eta sozialerako”, azpimarratu du Joseba Egibarrek

"Eskarmentuaren bermea dugu; emandako hitza betetzen dugu, eta, beste ezeren gainetik, herri honetan, bertako andre-gizonengan eta etorkizunean sinesten dugu", gaineratu du Bakartxo Tejeriak

“Lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa da Euskadiren eraikuntza politiko eta sozialerako”, azpimarratu du Joseba Egibarrek 10Uztailak
2020
2020 UztailaK 10 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kanpainaren azken egunean, Bakartxo Tejeria EAJren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Joseba Egibar GBBko presidente eta hautagaiak Euskadiren etorkizun politiko eta soziala bermatzeko lankidetzaren garrantzia azpimarratu dute.

“Lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa da Euskadiren eraikuntza politiko eta sozialerako”, adierazi du GBBko presidenteak. Azaldu duenez, EAJk elkarlanaren aldeko apustua egiten du "oinarri sendo" batzuen gainean eta "sinesgarritasun eta ibilbide baten" babesarekin.

Joseba Egibar EAJren ibilbide hori definitzen duten ezaugarrien artean, "gaitasun politikoa" aipatu du. "Sintonia edo asintonia politikoetatik haratago, herritarrek alderdiak eta hautagaitza osatzen duten gizon-emakumeek gauzatu dezaketen proiektuak bereizten ditu”, laburbildu du. EAJk " pertsonak ditu helburu, eskubide guztiez jantziak, sozial eta ekonomikoak –une honetan lehentasunezkoak- eta baita eskubide kultural, linguistiko eta politikoak ere”, gaineratu du.

"Zintzotasuna eta gardentasuna" dira "Urkulluren eta EAJren Gobernuaren ezaugarriak", azpimarratu du. Gainera, EAJk "solidaritate eta justizia sozialaren parametroetan" oinarritutako hazkunde ekonomikoaren alde egindako apustua goraipatu du. "Kudeaketaren efizientziak eta efikaziak" eta "erakundeen erantzunkidetasunak" osatzen dute jeltzaleen aurkezpen-gutuna.

Joseba Egibarrek botoa eskatu dio EAJri "pertsonak zaintzeko, ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko, natura eta ingurumena babesteko, indarrak biltzeko eta aurrera egiteko".

Bakartxo Tejeriak, bere aldetik, "Indarrak batzeko unea" dela azpimarratu du; horregatik, "Gainerako eragile politiko eta sozialekin ahalik eta akordio zabalenak lortzea funtsezkoa dela uste dugu".

"Eskarmentuak bermatzen gaitu; emandako hitza betetzen dugu, eta, guztiaren gainetik, herri honetan, bere andre-gizonengan eta etorkizunean sinesten dugu", gaineratu du.

Interesatu Zaitez