“Jarrera hori izateko asmoa baduzue, ez ezazue gurekin kontatu”, ohartarazi dio Idoia Sagastizabal EAJ-PNVko diputatuak Montero Ministro andreari, funts horrek EAEri eta NFKri “soluziorik” ematen ez diela egiaztatu ondoren
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak muzin egin dio gaur 22/2020 Errege Lege Dekretuari, COVID-19 Funtsaren sorrera arautzeko eta funts hori banatzeko eta igortzeko arauak ezartzeko egin denari, funts horren diseinua “aldebakarrekoa” izateaz gain “inposatua” izan delako, Euskadiko Ekonomia Ituna eta Nafarroako Ekonomia Hitzarmena aintzat hartu gabe eta halako egoeretan ezinbesteko gertatzen den Batzorde Mistoa deitu ez dela ikusita eta EAJ eta NFKa funts horien laugarren tartetik kanpo utzi direla egiaztatu ondoren.
“Funts honek ez die soluziorik ematen erregimen foraleko Autonomia Foru Erkidegoei. Jarrera hori izateko asmoa baduzue, ez ezazue gurekin kontatu, ohartarazi dio Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Ogasun Ministro andreari, gaur bertan Diputatuen Kongresuan egin den osoko bilkuran. EAJ-PNVk Espainiako gobernuarenganako haserrea erakutsi du azken honek funtsean parte hartzeko edo zenbatekoa erabakitzeko irizpideak ezartzera begira Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitzeari muzin egin diola ikusita. “Alde batera utzi duzue, beraz, euskal eta nafar partaidetza funts horretan finkatzeko modu adostua ",laburbildu du Sagastizabalek.
Beste alde batetik, Sagastizabalek bere “ezustea” erakutsi du Euskadi eta Nafarroa laugarren tartetik kanpo geratu direla ikusita foru zerga sistemak gainerakoekin “homologatzen zailak” direla aitzakia modura erabilita. “Egia esateko, gezurretako arrazoia da, banaketa egiteko irizpideak transferentziak daudenean eta garraio sektoreko sarreren beherakadarako edo funtsen hartzaileak zehazterakoan, ezin direlako zerga sistemen arabera bereiztu”, esan du.
“Zioen azalpenean berariaz adierazten den bezala, baliabide gehigarri eta independenteak badira Autonomia Erkidegoko Finantzaketa Sistematik eta Likideziarako Aparteko Funtsetatik, autonomia-erkidegoen finantzaketa-araubide erkidean sartuta ez dauden autonomia-erkidegoak, hau da, foru-erkidegoak, funtsaren barruan sartu beharko lirateke 4 tartean, eta haren banaketan duten partaidetza Estatuarekiko finantza-harremanaren formula berezira egokitu beharko litzateke, eta hori ez da kasu honetan gertatu ”, laburbildu du diputatu jeltzaleak.
Ildo beretik, Sagastizabalek kritikatu egin du Espainiako Gobernuak Euskadi eta Nafarroa defizita bere gain hartzera eta zorra ordaintzera bidaltzea, eta, hala ere, Kontzertuaren Batzorde Mistoa ez deitzea. "Paradoxikoa da, Ministro andre hori, ez finantzatzea eta zorraren eta defizitaren bidezko diru-bilketaren beherakada konpentsatzeko irtenbide bat eskaintzea, eta, aldi berean, konponbidea ukatzea, ez baita Batzorde Mistoa deitu, diru-bilketaren beherakadarekin bat datorren eta errealista izango den bide berri bat eztabaidatzeko eta adosteko", esan dio Maria Jesus Monterori.
Azkenik, Sagastizabalek salatu du EAE eta CFN funtsaren laugarren zatitik kanpo geratu diren arren, kargaren zati bat bere gain hartu behar dutela, eta ziurtatu du 16mila milioi euro horiek "gaurko ogia eta biharko gosea" izango direla, "Araubide komuneko autonomia-erkidegoentzat eta tokiko erakundeentzat benetako arazoak 2021ean eta 2022an etorriko direlako". Horregatik, eta ohi bezala, Euskal Taldeko diputatuak Espainiako Gobernuari eskatu dio "aurrekontu-egonkortasuneko politikak aldi baterako lasaitzeko, COVID-19etik eratorritako krisitik irteteko baliabideak sortzeko; Toki Erakundeei beren superabita edo diruzaintzako gerakina erabiltzeko aukera emateko, krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioak arintzeko beharrezkoak diren inbertsioak egiteko; autonomia-erkidegoekin batera,2020ko eta 2021eko ekitaldietako gastu-araua, defizit- eta zorpetze-marjina handiagoa emateaz gain.“Hori bai izango litzateke benetako oxigeno-baloia", esan du Sagastizabalek, PSOEk eta Podemosek" hainbeste aldiz aldarrikatu eta orain ahaztu dituzten neurriak "direla aurpegiratu ostean.