Uztailaren 12an ez bozkatzea, gure etorkizuna besteen eskuetan jartzea dela esan dio Urkulluk euskal gizarteari

Lehendakariak, Andoni Ortuzarrek eta Leixuri Arrizabalagak Lekeitiotik eskatu dute hauteskunde egunean bozkatzera joatea, eta alderdikide jeltzaleek datorren igandean Zaldiaran, Ernio eta Serantes mendietan duten hitzordua gogoratu dute

Uztailaren 12an ez bozkatzea, gure etorkizuna besteen eskuetan jartzea dela esan dio Urkulluk euskal gizarteari 03Uztailak
2020
2020 UztailaK 03 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Momentu kritikoa bizi dugu eta uztailaren 12ko hauteskundeak berebizikoak izango dira. Jokoan dago gure etorkizuna. Botoa ematea da errealitateari begietara begiratzea. Ez bozkatzea da etorkizuna besteen eskuetan uztea; bozkatzea da nahi dugun Herria eraikitzea. Ez bozkatzea da arazoez ez arduratzea; bozkatzea da nor bere erantzukizunaz jabetzea. Botoa eskatzen dut bat egiteko, integratzeko, aurrera egiteko. Botoa eskatzen dut aurrera irteteko. Botoa eskatzen dut Euzko Alderdi Jeltzalearentzat. Irten egingo gara!”. Lehendakari eta berrautaketara aurkezten den hautagai jeltzale Iñigo Urkulluk amaitzeko ekarri du gogora gaur bertan Lekeition EAJ-PNVk egin duen ekitaldi politikotik euskal gizarte osoari luzatu nahi izan dion mezua. Bizkaiko kostako herri horretatik, Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek euskal gizarteari eskatu dio “botoa ondo pentsatzeko”, eta baieztatu du Urkulluk bateratzen dituela behar diren gaitasunak (“lana, ausardia eta kudeaketa”) Euskadik berme guztiekin ekin diezaion berreraikitzeko erronka handiari. Ekitaldia ireki du Bizkaiko zerrendako zerrendaburu Leixuri Arrizabalagak, EAJ-PNVk kirol praktikaren alde egiten duen apustua gogora ekartzearekin batera kirolak dakartzan onurak nabarmenduz,hau da, osasunetik berdintasunera, Euskadik kanpo aldean kirolarekin lortu ohi duen aitortzarekin batera.

Hitzordu esanguratsu eta garrantzitsuan parte hartzeko deia egin baino lehen, Urkulluk Euskadiko gazteei eskaini die bere diskurtsoaren zatirik handiena. Lehendakariak hitzeman du jarraituko duela “belaunaldi bakoitzari dagokiona aintzat harturik, eta bereziki gazteriaren beharrak”. “Ez dut nahi gazteriarentzat zati bat dedikatzera mugatzen den Egitasmoa, Egitasmo gazte bat nahi dut”, esan du, helburu argi bat identifikatu baino lehen: emantzipazioa. “Pertsona gazteentzat bizitza proiektu autonomo eta ilusio piztailea bideragarri egitea lortzea da proiektu bat gizarte osoarentzat onuragarria dela erakusten duen adierazlea”. Hautagai jeltzalearen hitzetan, “euskal gizartearen ongizatea gazteriaren ongizateari lotuta dago”. Horregatik, EAJ-PNVk bost akordio nagusi planteatu ditu ondorengo alorretan: Enplegua, Berrikuntza, Klima, Osasuna eta Gazteria, eta horregatik “bostetan idatzita dago `emantzipazio´ hitza. Beharrezkoa da gazteek bizitza proiektu autonomoa garatu ahal izatea”. “ Euskal gazteria lehenago emantzipatu ahal izan dadin, bataz besteko adina 28 urtera murriztuz; 30.000 gazterentzat lehen lan esperientzia sortzea ahalbidetuko duen Gazte Enplegu Plana onartzea; eta ekintzailetza babestea; Prestakuntza Duala; Unibertsitatea gehi Enpresa; etxebizitza eskuratzeko laguntzak; Gaztelagun Programa; Familia eta jaiotzak sustatzeko laguntzak; kontziliazioa laguntzea…. Horiek ez dira hauteskundeetan gazteei hitzematen zaizkien proposamenak, herri-konpromisoak dira, euskal gazteekin hitzematen dugun ituna. Euzko Alderdi Jeltzalearen hitza da”, baieztatu du Urkulluk.

Andoni Ortuzarrek bere aldetik eskatu du euskal gizartearen babesa zuzentzen duen alderdiarentzat “ hurrengo hauteskundeetan EAJk irabaztea esan nahi duelako irabazlea Euskadi izango dela”. “Aurrean izango ditugun erronkek ez dute esperimenturik onartzen. Esperimentuak gaseosarekin egiten dira,eta ez botoekin”, ohartarazi du. “Gutxitan da hain garrantzitsua boto arduratsua, ondo pentsatutako botoa. Horretara gonbidatzen dugu hiritargo osoa: botoa ondo pentsatzera. Euskadik bere historiako erronkarik handienari egin beharko dio aurre. Krisi honetatik ateratzeko,lan handia egin beharko da, erabaki ausart asko beharko dira eta kudeatzeko gaitasun handia beharko da. Ezaugarri horiek inork gorpuzten baditu- hori da gure Lehendakaria, Iñigo Urkullu”, esan du Ortuzarrek. Amaitzeko, lider abertzaleak EAJ-PNVko alderdikideak animatu ditu beren onena ematera hemendik eta igandera arte, uztailaren 12ra arte geratzen den astean, eta alderdikide eta alderdizale jeltzaleei gogoratu die aste bete lehenago, igandean, uztailak 5, 12:00etan hiru mendietan daukaten hitzordua: Serantesen Bizkaian, Ernion Gipuzkoan eta Zaldiaranen Araban.

Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko zerrendaburuak lekeitio eta Ondarroako arraunlariek itsasoan erakusten duten adorea parekatu du Euskadiko erakundeek Covid-19aren pandemiaren aurrean erakutsi duten gaitasunarekin. Markina-Xemeingo pilotariek betidanik izan duten izen ona adibide modura aurkeztuz, Arrizabalagak EAJ-PNVk kirolari buruz daukan ikuskera azaldu du eta Euskadiren izena kanpo aldera eramateko tresna dela esan du. Zentzu berean, ondorengo konpromisoa luzatu du: “ Lan egingo dugu euskal gizartea izan dadin Europan jarduera fisiko gehien egiten duena”. Horretarako, talde jeltzaleak Kirol Txartel Bakarra egingo du Euskadiko udalerri guztietako instalazioetan erabili ahal izateko, pertsona nagusientzako proiektu berezi bat jarriko du abian; eskoletan jarduera fisikoko ordu kopurua areagotuko du; eta ikastetxe aktiboen sarea egingo du Eusko Jaurlaritzak emaniko egiaztagiriarekin,neskatilek eta emakume gazteek kirol praktikarekin jarraitzea bultzatuz.

Interesatu Zaitez