Urtebete igaro da PSE-EE eta EAJ-PNV taldeek Andoain 2019-2023 epealdian gobernatzeko akordioa itxi eta gobernu talde berria eratu zutenetik. Taldea osatzen duten 9 kideek egin duten jende aurreko ekitaldian, gauzatutako lanaren “balorazio erabat positiboa” egin dute, kudeatu behar izan duten urtea “konplikatua” izan den arren.
Lehenbiziko erdialdea “funtsezkoa izan da sail bakoitzaren benetako egoera ezagutzeko, udaleko talde teknikoarekin gobernu lanak bideratzeko eta 2019-2023 agintaldirako udal politika berriak ezartzeko, batez ere”.
ANDOAIN ELKARLANEAN ekimenari forma eman zaio. Herritarrekin aldebiko erlaziorako mekanismo berria da, eta bere helburua Udalaren politika publikoetan andoaindarren partaidetza artikulatzea da.
8 jarduketa estrategiko (Andoain bizia, Andoain soziala, Andoain hazkundean, Andoain Lehiakorra, Andoain Jasangarria, Berdintasunaren eta aniztasunaren Andoain inklusiboa, euskararen Andoain eta Elkarbizitzaren Andoain) eta agintaldiko udal politikak gauzatuko dituzten 65 neurri zehatz izango dituen legealdiko plana osatu da.
Gobernu taldea pozik agertu da lehenbiziko urte “konplikatu eta intentsu” honetan abian jarri ahal izan diren ekintzak ikusirik. Horien arten hauek azpimarratu behar dira:
Urtea, 2020rako aurrekontuaren onespenarekin hasi zen. Aurrekontua 23,6 M€-koa da. Gizarte arloak %5,4ko igoera izango du (2,1M€), zerbitzuek %8,2koa (5,2M€), enpleguak %22koa (2,2M€) eta berdintasun sailak %16koa. Asmo handiko aurrekontua da, eta nabarmen hobetzen du aurreko urteetan inbertitzeko izan den gaitasuna.
Aurrekontu proiektua gauzatzen eta abian jartzen hasteko unea COVID19ak sorturiko alarma eta osasun larrialdi egoerak markatu du. Martxoaren hasieratik gaur egunera arte, koronabirusak eragindako krisiaren kudeaketak goitik behera baldintzatu du gobernuaren ekintza. Zalantzaz beteriko egoera, orain arte inoiz ezagutu gabea. Hori dela eta, gobernu taldeak ahaleginak bikoiztu egin behar izan ditu, eta ia egunero hartu behar izan ditu erabakiak.
Horren froga gisa, 100 jarduketa baino gehiago gauzatu direla esan behar da. Osasun alerta hasi zenetik, astean, batez beste, 14 jarduketa inplementatu dira. Horien artean hauek azpimarratu behar dira:
Maider Lainez alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak adierazi dutenez, “errealitate berriaren kudeaketa ez da bat ere erraza izango” eta, “ziurrenez, COVID19a kontrolatzeko txertoa edo sendatzeko bidea izan arte” luzatuko da. Agintariek adierazi dutenez, “higieneari, pertsonen arteko tarteari eta garbiketari buruzko neurriak gure artean geratzeko etorri dira” eta “zuhurtziaz aritzeko eta arretarik ez galtzeko” eskatu dute.
Aurreikuspen sozioekonomikoak asko aldatu dira oso epe laburrean, eta “ezinbestekoa izango da kudeaketarako eta malgutasunerako ahalmena izatea”, lehentasunak eta inbertsio ekonomikoak birplanteatzeko eta herritarren eskatzen duen egitekoan zentratzeko, pertsonen babesean, alegian.
Alarma epealdiaren tarte handian lizitaziorako/esleipenerako administrazio prozedurak ere geldik egon dira. Horrek, legeak ezarritako epeak luzatzera behartu gaitu.
Andoainek aurrera egiten jarraitzea da gobernu talde honen konpromisoa da, errealistak izanik, baina helburuak eta asmoak baztertu gabe. Orain arte bezala jarraitu behar dugu lanean, andoaindarrek udala beraien ondoan dagoela senti dezaten, krisialdi hau “elkarrekin eta inor atzean utzi gabe” gainditzeko gai izan gaitezen.