Bihartik hasita Hondarribiko enpresa guztiek eskatu ahal izango dituzte talka planeko dirulaguntza ekonomikoak

Gaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bihartik abian jarriko dira ‘ITXEKI Hondarribia‘ talka planaren barnean Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurrera egiteko deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko erizpide aldaketak.

Bihartik hasita Hondarribiko enpresa guztiek eskatu ahal izango dituzte talka planeko dirulaguntza ekonomikoak 04Ekainak
2020
2020 EkainaK 04 |
HONDARRIBIA

PARTEKATU

Hala, deialdia Hondarribiko enpresa guztiei zabaldu zaie, ez bakarrik 10 langile baina gutxiagoko enpresei, haseran esan zen moduan.

Gainera, ez da beharrezkoa izango jarduera ekonomikoaren helbide fiskala Hondarribian izatea, baina bai noski jarduera ekonomiko bera.

BAZ irekita dagoenez, eskaerak telematikoki www.hondarribia.eus udal web gunean egiteaz gain, BAZen bertan aurkezteko aukera egongo da bihartik hasita. Azken eguna, ekainaren 29 izango da.

Interesatu Zaitez