EAJ-PNVko GBBren adierazpena

Bart goizaldean ezezagunek pintadak egin dituzte –itu bat eta erdian PNV siglak, “Patxi gudari” eta “amnistia”– eta pinturaz zikindu dute Donostiako Erdialde - Alde Zaharreko batzokiko fatxada. Oraingo hau Euskadin beste batzoki batzuen eta hainbat alderdi politikoren egoitzen aurka aurreko asteotan egindako erasoen erreskadan dator. Gertaera hauek direla eta, EAJ-PNVko GBBk zera adierazten du:

EAJ-PNVko GBBren adierazpena 22Maiatzak
2020
2020 MaiatzaK 22 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Harik eta ezker abertzaleak, Sorturen estatutuek dioten bezala, “esparru sozial eta politiko horrek iraganean baliatu izan dituen antolaketa-eredu eta jarduera-moldeak behin betiko eta argi eta garbi baztertzen ez dituen artean eta larderiara edo indarkeriara jotzen duten antolakundeek erabiltzea galarazten ez duen artean”, Sortuko antolakuntzakoak ez diren EH Bilduko buruzagiak gaizki ibiliko di ra izandako ekintzak eta gertaerak zer eta nolakoak diren adierazteko (alderdi politikoetako egoitzetan egindako pintadak, buruzagiak seinalatzea eta larderiatzea), gaitzespena edo aitzakiarik gabeko arbuiatzea besterik behar ez dutelarik.

Hala baina, ezker abertzaleak arbuiatu, gaitzetsi eta are gorroto du indarkeria onura praktikoren bat baldin badakarkio. Hau da, espetxean sartzeko edo kartzela zigorrak jaisteko indarkeria gaitzestea beharrezkoa bada eta are ETAren historia ere gaitzestea, halaxe egiten da. Jarrera utilitarista huts eta soila da, begirune etiko arrastorik ez duena, noski. Azken batean, askoz ere konbentzigarriagoak gertatu ohi dira Espainiako Erresumako Audientzia Nazionaleko edo Auzitegi Goreneko fiskalaren argudioak euskal gizarteak jarrera har dezatela eskatuz behin eta berriz egiten dien deia baino. “Legedia burgesaren erabilpen iraultzailea” delakoa da, esaten dutenez.

Zorionez, bestelako aldi batean gaude eta, nolanahi ere, orain arte bezala, euskal gizarteko gehiengoaren irmotasuna eta pazientzia demokratikoa beharko dira aldi berrian ere bizikidetza aztoratzen duten jokaerak eta ekintzak behin betiko errotik ateratzeko.

Interesatu Zaitez