Udalak bere lana eskertzen die kolektibo guztiei

Ekonomia-kalteberatasun egoeran dauden udal BOE-tako maizterrei aldi baterako alokairuaren ordainketa etengo zaie. Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin bat egin du, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuko ditu ekonomia-kalteberatasun egoeran dauden pertsona horien alokairu eta komunitate gastuak

Udalak bere lana eskertzen die kolektibo guztiei 24Martxoak
2020
2020 MartxoaK 24 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Eneko Goia alkateak konfinamendu-arauak errespetatzearen garrantzia azpimarratu du

Eneko Goia Donostiako alkateak modu telematikoan agertu da, herritarrei eskerrak emateko eta ardura eskatzeko mezua helarazteko.

Goiak nabarmendu nahi izan du “Udaleko Gizarte Zerbitzuak, bertan lan egiten duten pertsonak eta zerbitzu horiekin lan egiten duten guztiak egiten ari diren lan handia”. Eskerrak eman dizkie Udaltzaingoari, autobus-gidariei, garbiketaren arduradunei, suhiltzaileei eta, oro har, udal langile guztiei, prestasun handia eraksten ari direlako. Asko dira, gainera, gaur egungo egoerari aurre egiteko laguntza eskaini dieten pertsonak, baita enpresak ere, eta eskerrak eman nahi izan zaie une hauetan.

Alkateak adierazi du, halaber, oso garrantzitsua dela gaur egun egoera berezi honetan aplikatzekoak diren arauak betetzea. Denboraldi pedagogikoago baten ondoren, joan den astearen erditik aurrera Udaltzaingoak izaera desberdineko 579 jarduera egin ditu. Bi pertsona atxilotu dituzte behin eta berriz emandako jarraibideei kasurik ez egiteagatik, 192 zehapen jarri dituzte, 177 pertsona identifikatu dira eta zirkulatzeko baimenik gabe atzemandako 13 ibilgailu.

Zigortutako pertsona batzuk, gainera, portaera jakin batzuetan berrerortzen dira, eta, horregatik, Goiak gogorarazi nahi izan du “aurreikusitako zigorrak handiak direla, 600 euroko isuna arau-hauste bat egiten den bakoitzean, eta, gainera, berrerortzen denak 30.000 eurorainoko isuna jaso dezakeela”.

Bestalde, Udalak dei berezia egin die herritarrei egoera ahulean egon daitezkeen adineko pertsonak identifikatzeko. Bakarrik bizi diren pertsonen jarduerarik eza inork hauteman dezakeen edozein zeinuren aurrean, 010 zenbakiaren bidez abisatzeko eskatzen zaie herritarrei. Kasu horietarako eta antzekoetarako erreferentzia-zenbakia da, eta 092 zenbakia larrialdi-egoeretarako bakarrik utzi behar da.

Kamara termikoak

Udalak gizarte zerbitzu, udaltzain eta suhiltzaileentzako 6 kamara termiko erosteko erabakia hartu du. Gailu horiek gorputzeko tenperatura detekta dezakete eta kamara bakoitzaren kostua 3.200 eurokoa da. Inbertsio hori beharrezkotzat jo da zerbitzu kritiko horietan segurtasun handiagoa bermatzeko.

Desinfektatzea eta garbitzea

Udalak kaleen garbiketa eta desinfekzioa indartu du joan den ostiraletik, soluzio kloratu baten bidez. Era berean, hiriko suhiltzaileen zerbitzua prestatzen ari dira adinekoen erresidentziak eta behar duten beste egoitza batzuk desinfektatzeko, besteak beste, etxerik gabeko pertsonentzat jarri diren baliabideak.

Gizarte zerbitzuak

Konfinatzeko laguntza jasotzen ari diren etxerik gabeko pertsonak 154 dira, eta Arrats elkartearen laguntzarekin kudeatzen ari da laguntza.

Ekonomia-kalteberatasun egoeran dauden udal BOE-tako maizterrei aldi baterako alokairuaren ordainketa etengo zaie

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan hartutako neurriekin bat egin du, eta ondorioz, Donostiako Etxegintzak kudeatzen dituen alokairu publikoko etxebizitza parkean bizi diren ekonomia-kalteberatasun egoeran dauden maizterrez ez dute aldi batean alokairua eta komunitate gastuak ordaindu behar izango.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek azaldu du, neurria apirila eta maiatzerako izango dela eta ekainera zabaldu ahal izango dela, baldin eta alarma egoerak irauten badu.

Horrenbestez, neurri honen onuradun izango dira, osasun-larrialdi egoeragatik langabezian gelditzen diren maizterrak, edo autonomoak direnak, baldin eta euren diru-sarrerak %40 edo gehiago gutxitu badira.

Horretarako, Donostiako Etxegintzan eskaera egin beharko dute – beti bide telematikoen edo telefonoaren bidez -, eta eskaera horrekin batera langabezia egoeraren ziurtagiria – non eta langabezian egoteagatik jasotzen duten prestazioa agertzen den -, eta autonomoen kasuan Foru-Ogasunaren ziurtagiria atxiki beharko dute.

 

Interesatu Zaitez