Leixuri Arrizabalagaren esanetan ezkerrekoen ardatzak ez du edukirik, eta “guztiz desegoki” jo du euskal hiritargoarentzat

Bizkaiko hautagaiak adierazi du hainbat gai daudela Elkarrekin Podemos, PSE eta EH Bildu elkarrengandik erabat aldentzen dituztenak, eta galdetu du zer gairen inguruan adostuko luketen eta zeri uko egiteko prest egongo liratekeen

Leixuri Arrizabalagaren esanetan ezkerrekoen ardatzak ez du edukirik, eta “guztiz desegoki” jo du euskal hiritargoarentzat 10Martxoak
2020
2020 MartxoaK 10 |
Bizkaia
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Leixuri Arrizabalagak, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko zerrendaburuak, “erabat desegoki” jo du Elkarrekin Podemosek proposatu duen ezkerrekoen ardatza, apirilaren 5eko hauteskundeen ondoren Euskadin irekiko den egoerari erantzuteko planteatu duena. Bizkaiko hautagaiak aditzera eman duenez Miren Gorrotxategi talde moreko lehendakarigaiak PSE eta EH Bilduri behin eta berriz gonbidapena egin dien arren, nahiko konplikatu jotzen du akordio hori gauzatzea talde horiek Eusko Legebiltzarrean izan duten harremanaren lekuko izan delako. Zertan datza hiritargoari planteatu nahi dioten ezkerreko ardatz hori? Zer egitasmo daukate? Zertan jarriko dira ados? Hainbat gairen inguruan ezin dira ados jarri, beraz nik ulertzen dut ezkerreko ardatz hori guztiz desegokia izango litzatekeela, bereziki herritargoarentzat”.

Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy saioari eskainitako elkarrizketan, Arrizabalagak baieztatu du talde hauen bien asmoak zilegi direla, baina berak ez du ulertzen EH Bilduk “behin eta berriz gogoratzea EAJ-PNVk Autogobernu arloan dituen helburuak murriztu egin direla Elkarrekin Podemosen eta PSEren eraginagatik”, eta orain, begi txarrez ez ikustea talde horiekin akordio bat adostea. “Beraz, ezkerrekoen ardatz hori, zertan eragingo lieke? Zein da beren asmoa? Zeri uko egingo diote?”, galdetu du.

Gatikako alkate andreak gaineratu du bera harritu egin zela Carlos Iturgaitz PPko lehendakarigai aukeratu zutela jakitean. “Duela urte bete politikagintzatik urrunduta sentitzen zela esan zuen pertsona” eta orain “ate nagusitik sartu da zer eta Lehendakaria izateko asmoarekin”. “Batek daki non egon den eta zer egin duen, baina bere eguneroko adierazpenekin bai erakusten du ez dituela ezagutzen ez Euskadiko errealitatea ezta euskal hiritargoak nahi duena ere”, gaitzetsi du.

Gernikako Estatutua osatuko duen transferentzien kronogramaz galdetuta esan duenez “transferentzia garrantzitsuak eta oso konplexuak dira alderdi teknikotik, eta beren denbora behar dute” behar bezala garatzeko. Zentzu honetan konbentzituta esan du PSOEk adostutako egutegia beteko duela. “Egia da hainbat akordio bete gabe geratu direla; garaia nahiko nahaspilatuta egon da estatu mailan eman den ezegonkortasun handiarekin, eta horrek ere eragotzi du gauzak arintasunez eta eraginkortasunez garatzea. Politikan sinesten badugu, konfiantza izan behar dugu eta lanean jarraitu behar dugu,albait arinen gure eskuduntza propioak kudeatzen has gaitezen”.

Interesatu Zaitez