EAJ-PNVk Garraio Ministroari eskatu dio “lehentasun” jo dezala Korridore Atlantikoaren abiadura handiko konexioa

Maribel Vaquerok José Luis Ábalosi erreklamatu dio hitzetatik ekintzetara igarotzea eta azpiegitura honi eman beharreko “azken bultzada” ahalbidetzea

EAJ-PNVk Garraio Ministroari eskatu dio “lehentasun” jo dezala Korridore Atlantikoaren abiadura handiko konexioa 03Martxoak
2020
2020 MartxoaK 03 |
Berria

PARTEKATU

Maribel Vaquerok José Luis Ábalosi eskatu dio “lehentasun” jo dezala Atlantikoko trenbide korridorearen konexioa, Euskadin egingo duen bidearekin. EAJ-PNVko senatariak premia hori adierazi dio Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda Ministroari, Burgos eta Vitoria-Gasteiz arteko trenbide zatia konektatzeko lanen egoerari buruzko informazioa eskatu dionean. Senatari jeltzaleak Ministroari gogora ekarri dionez “Lisboa Estrasburgorekin lotzen duen korridorea da Europa zeharkatzen duen trenbide sarearen ardatz nagusienetakoa”.

Garraio gaietarako bozeramaile jeltzaleak gaur nabarmendu du Bilbo eta Gasteizko geltoki eta sarbideak egiteko Eusko Jaurlaritzari zuzendutako agindua zabaltzeko- lehenago Donostiako sarbide eta geltokietarako egin zen bezala- Espainiako gobernuak eta Eusko jaurlaritzak iragan hilean adostu zuten akordioaren garrantzia. Akordio horretan adostu zuten informazio azterketak arintzea eta super-estrukturaren kontratazioan atzerapenak saihestea, besteak beste. Dena dela, era berean tamaldu da Espainiako Gobernu ezberdinekin azpiegitura honek hainbat atzerapen izan dituela, horietako batzuk “justifikatu ezin direnak”.

Ministroak egitasmo hori “oinarrizko” jotzen duela eta Burgos eta Vitoria-Gasteiz lotuko dituen 91 kilometroko zatia egin ahal izateko behar den Ingurumen-inpaktuaren Adierazpena onartu bezain laster lanak “albait arinen egitea” espero duela esan arren, Vaquerok erreklamatu dio hitzetatik ekintzetara igarotzea eta pertsonak eta merkantziak garraiatzeko azpiegitura honi “azken bultzada” ematea. “Bete ezazu adostutakoa, atzerapen gehiagorik gabe; hitzetatik eta kanpainako argazkietatik aldendu eta igaro zaitez ekintzetara”.

Interesatu Zaitez