Bergarako EAJ-PNVren ustez, EH Bilduren kudeaketa ez da gardena

Alkateak, bere izendapenean, oposizioarekin lan egiteko konpromisoa hartu zuen, baina zoritxarrez oposizioari bizkarra emanez ari da lanean

Bergarako EAJ-PNVren ustez, EH Bilduren kudeaketa ez da gardena 28Otsailak
2020
2020 OtsailaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Otsailaren 24ko osoko bilkuran, Bergarako EAJ PNVk gardentasun eza eta Bergararrei dagozkien gaiak oposizioarekin ez lantzea aurpegiratu zion EH BILDUren Gobernuari. “Oso kezkatuta gaude egoerarekin, gardentasun falta eta oposizioarekin lan egiteko konpromiso eza gero eta handiagoa da” Elena Lete.

Bergarako EAJ PNV Bergararen alde eta Bergararren alde lan egin du beti, Bergararrontzat herri atsegina, erosoa, errespetuan oinarritutakoa eta etorkizunari begira, eraiki nahi dugu.

EH Bilduko egungo alkateak, 8 hilabete geroago, ahaztu egin zaio 2019ko ekainaren 16an esandakoa: “Jarrera eraikitzailea eta irekia izango dugu, eta akordioa osatzen dogun guztiekin, elkarlanerako baliabideak sortzeko ahaleginak egingo ditugu, herritar guztiekin batera lan egin nahi dugu“.

Azken gertakariak horren adibide garbia dira; Matxiategin, San Martzialen, egindako inausketak, batzordean ez da komentatu; Amillagako proiektua, autobus geltokia tokiz aldatuko da eta Bergarar batzuk haserrarazi duen gaia izan da eta ez digute ekarpenak egiteko aukerarik eman.

Bergarako EAJ PNVren arabera, gardentasuna administrazioen betebehar nagusietako bat da, eta, era berean, aukera handia sortzen du herritarrekiko hurbiltasuna izateko, kudeaketa hobea eta ekintza politikoak zilegitasun handiagoa izateko. EH Bilduren egungo Gobernua oposizioarekin erabat opakoa da; ez dihardu batzorde informatiboen espazioa udaleko sail ezberdinak koordinatzeko aprobetxatzen eta, azken batean, udalean parte hartzen duten tekniko eta politikoen parte hartzearen ekarpenak  ez ditu jasotzen.

Horregatik, Bilduren gobernuari eskatzen diogu “kudeaketan gardentasuna eta zorroztasuna, udalaren giza baliabideen erabilera egokia eta prozedurak betetzean” esan du Elena Letek.

Interesatu Zaitez