Legardak Campo Ministroari azaldu dio justizia eredua “krisian” dagoela, eta aldaketak erreklamatu ditu “antolakuntzan, araudian eta alderdi teknologikoan”

Justizia gaietarako bozeramaile jeltzaleak arloko Ministroaren agerraldian baieztatu duenez “pertsonala edo aurrekontua handitzeko neurriak ez dira nahiko”, eta aldarazi beharreko lege zerrenda luzea azaldu du

Legardak Campo Ministroari azaldu dio justizia eredua “krisian” dagoela, eta aldaketak erreklamatu ditu “antolakuntzan, araudian eta alderdi teknologikoan” 17Otsailak
2020
2020 OtsailaK 17 |
Kongresua

PARTEKATU

Mikel Legardak, EAJ-PNVren Euskal Taldeko justizia gaietarako bozeramaileak, Justizia Ministroaren gaurko agerraldia aprobetxatu du gaur egungo justizia eredua “agortuta” dagoela esateko, “krisian”, esan du, eta beharrezko jo ditu aldaketak “antolakuntzan, araudian eta arlo teknologikoan”, krisi hori arintzeko “plaza gehiago jartzeko eta aurrekontuak handitzeko neurrietatik harago”.

Hitz egiteko izan duen tartean, Legardak baieztatu du Espainiako justiziak gaur egun daukan “gabezia” horietako bat dela justizia esparruan ez dela erreformarik egin botere exekutiboan edo legegilean ez bezala. Ildo beretik, Legardak esan du justiziak “legitimazio falta” duela gizartean, “aurreko erregimenetik bide beretik jarraitu den sentsazioa eman delarik”.

Zentzu berean eta eskatu diren aldaketei dagokienez, Legardak antolakuntza alorrean behar diren aldarazpenetako batzuk aipatu ditu, besteak beste planta judizialaren demarkazioa, lehen auzialdiko epaitegiak, bulego ofizial berria edo epaileen prestakuntza.

Beste alde batetik, diputatu jeltzaleak gogora ekarri ditu justizia alorrean behar diren lege aldaketak, hauen artean Prozedura Kriminalaren legea edo Ministerio Fiskalaren Lege Organikoa, eta horretarako eskatu du “Fiskal orokorraren eta Kasuko fiskalaren autonomia indartzea” eta erakundeari “kidetzeko gaitasuna” ematea.

Legarda “bereziki kezkatuta” agertu da Zigor Kodearen egoeraz. Zentzu berean eskatu du “gorroto delitu” izenez deitu direnak “bideratzea”. “Ahultasun egoeran aurkitzen diren taldeen kontrako adierazpenak dira, talde gutxituak babesteko”, azaldu du.

Halaber, bi lege aipatu ditu bere aburuz erreformatu behar direnak: Justizia Unibertsalaren Legea eta Oroimen Historikoaren Legea. Lehenengoari dagokionez, Legardak argi utzi du 2009ko erreformak “hauskor bihurtu” zuela “justizia unibertsalaren kontzeptua” eta gaineratu du ondoren,2014an, “erabat desitxuratuta” geratu zela. Oroimen Historikoaren legeaz eta Calvo Presidenteorde andrearen agerraldian egin zuen bezala, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du “aurrerapauso handia“ izan zen arren, oraindik jorratu beharreko “hainbat gai garrantzitsu” geratzen direla besteak beste pertsona fisiko eta juridikoei eginiko espolioa zuzentzea, epaiak baliogabe jotzea eta intsignia eta pentsioak erretiratzea.

Amaitzeko, Mikel Legardak nabarmendu du era berean “berrikusi edo berraztertu” beharko litzatekeela elizaren ondasun higiezinen inmatrikulazioa ahalbidetu zuen araudia”.

Interesatu Zaitez