Martxoaren 26ra arte egongo da zabalik Eusko Legebiltzarrerako posta bidezko botoa eskatzeko epea

Posta bidez bozkatu nahi duten euskal hiritarrek lehenengo eta behin Posta bulego batetara joan beharko dute eta bertan eskatu Euskadiko Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria

Martxoaren 26ra arte egongo da zabalik Eusko Legebiltzarrerako posta bidezko botoa eskatzeko epea 11Otsailak
2020
2020 OtsailaK 11 |
EBB

PARTEKATU

Apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan posta bidezko botoa eman nahi duten euskal hiritarrek eskaria aurkeztu ahal izango dute martxoaren 26ra arte Estatuko edozein Posta bulegotan. Eman beharreko lehenengo urratsa izango da Euskadiko Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria. Ziurtagiri hori erabat ezinbestekoa da posta bidezko botoa emateko. Posta zerbitzuak aditzera eman duenez, eskari hau hautesle bakoitzak egin behar du, eskaria norberak egitea eragozten duen gaixotasuna edo ezintasuna medikuaren ziurtagiriarekin egiaztatzen denean salbu, eta kasu honetan hauteslearen izenean notario bidez edo kontsulatu bidez baimendutako beste pertsona batek egin ahal izango du. Eskabidea egiteko unean, interesdunek beren nortasuna egiaztatu behar dute. Horretarako, jatorrizko NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu behar diote posta-bulegoko langileari. Correos-ek Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzetan entregatuko ditu jasotako eskabideak, eta horiek, martxoaren 16tik 29ra bitartean, posta bidezko botoa eman ahal izateko beharrezko dokumentazioa bidaliko diete eskatzaileei.

Interesatu Zaitez