Arabako Foru Aldundiak berritu du Aspacerekin zuen lankidetza, garun paralisia duten pertsonen senideei atsedena eman ahal izateko

Arabako Foru Aldundiak, GOFE - Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bitartez, garun paralisia duten pertsonekiko konpromisoa tinkotu du, zenbait lankidetza hitzarmen berritu ostean Aspace - Garun paralisiaren eta antzeko Gaitzen Elkartearekin, besteak beste, eraginpekoen familiei atseden emateko aisialdi programa. Foru aldundiak aurten, guztira, 306.000 euro emango dizkie erakunde horrekin dituen hiru hitzarmenei.

Arabako Foru Aldundiak berritu du Aspacerekin zuen lankidetza, garun paralisia duten pertsonen senideei atsedena eman ahal izateko 03Otsailak
2020
2020 OtsailaK 03 |
Arabako Foru Aldundia

PARTEKATU

Emilio Sola Gizarte Politiken Saileko foru diputatua Aspace-ko egoitzan izan da Ana Belén Otero Gizarte Zerbitzuen zuzendariarekin eta Begoña Rodríguez Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ezin duen Ataleko zuzendariordearekin. Isabel Torquemada erakundeko lehendakaria, Marisa Argote idazkari nagusia eta Lourdes Altuna koordinatzaile orokorra instalazioetatik zehar ibili dira eta elkartearen jarduerak aurkeztu dituzte; izan ere, elkarteak hiru hamarkadaz dihardu garun paralisia dutenen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Garun paralisiak zenbait gaitz neuromotor batzen ditu, eraginpeko askorengan oso ondorio larriak ekarrita; hortaz, Aspacek kudeatzen dituenprograma horietan parte hartzen duten 130 pertsonetatik % 70ek mendekotasuneko 3. gradua daukate. Nahasmenduak haurduntzan has daitezke, eta horrek eragin nabarmena dauka haur garapenean, bizitzan zehar ere mantenduz.Hori dela eta, laguntzaren beharra izaten dute bizitza osoan, laguntza asko eta orokorra.

GOFEk finantzatutako programen barruko jarduerek eragin zuzena dute artatzen diren pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean, eta atseden hartzeko aukera ematen diete familiei. Bestetik, boluntariotzaren aldeko apustua dira; hain zuzen, pertsona horiek gizarteratzeko ardatz gisa.Jarduera horiek egiteko 150 bat boluntario daude.

Atseden programaren bidez jarduerak egiten dituzte bai ikasturtean zehar, bai uda garaian. Horrela, ikasturtean zehar, egokitutako kirol jarduerak antolatzen dituzte, besteak beste, igeriketa, boccia, haur eta gazteentzako boccia eslaloma, haurtxoentzako igeriketa, mantentze aktiboa eta multikirola.Horrez gain, aisialdi jarduerak egiten dituzte egoitzako lokaletan eta baita hiri irteerak ere.

Udako programari dagokionez, 9 eta 20 urte bitarteko haur eta gazteentzako hiri udalekuak antolatzen dituzte, baita udalerritik kanpoko 10 eguneko egonaldiak, familiei atseden hartzen laguntzeko.

GOFEk finantzatutako bigarren programa garun paralisia edo antzeko asalduraren bat duten pertsonei eta haien familiei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua da. Hona zeintzuk diren helburu nagusiak: kolektibo horren autonomia pertsonala eta autodeterminazioa sustatzea, ezintasun eta mendekotasunetik sortzen diren behar pertsonalei eta familiakoei erantzutea, gizarteratzen laguntzea, eta gaixo zein familiei laguntasuna ematea informazioa, prestakuntza eta laguntza eskainizhaien bizitzako sasoi desberdinetan.

Azkenik, GOFEk hirugarren lankidetza hitzarmen bat izenpetu du Aspace-rekin, entitateari eusteko eta haren funtzionamenduari laguntzeko helburuarekin

fuente iturria: arabapress.eus

Interesatu Zaitez