Eusko Jaurlaritzak lortu du Espainiako gobernuak martxoan hiru eskuduntzen transferentzia egitea

Eusko Jaurlaritzak Madrilen egin den bileran lortu du aurreko urtean gobernu bien artean hitzeman zituzten hogeita hamar gaien transferentziari buruzko negoziaketa arintzea. Hiru eskuduntza euskal administrazioaren ardurapean jarriko dira martxoan: farmaziako produktuen gaineko legeria, eskola-asegurua eta Enplegu-erregulazio espedienteen eragina pairatzen duten langileen aurre-erretirorako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak lortu du Espainiako gobernuak martxoan hiru eskuduntzen transferentzia egitea 05Otsailak
2020
2020 OtsailaK 05 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Lurralde Politikarako ministro andre Carolina Darias eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorka, Madrilen batzartu dira iaz gobernu bien artean hogeita hamar eskuduntzen transferentzia adostera eraman zuen negoziaketa berraktibatzeko. Iazko negoziaketa bertan bera geratu zen hauteskunde orokorrak deitzean.

Darias Bilbon izango da hilaren 20an, transferentzien egutegia ixteko eta parte bien artean kolokan jarraitzen duen beste gai bati erantzuna emateko, Gizarte Segurantzaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren eskuetan uztea,alegia. Ministro andreak baieztatu du gai honek ukitzen dituen ministerio guztiak euskal erakundeen erreklamazio hau aztertzen ari direla eta hilaren 20an “erantzun bat eman ahal izatea” espero duela.

Erkorekak zentzu horretan gogoratu du Gizarte Segurantzaren kudeaketa Gernikako Estatutuan jasota dagoela eta, beraz, transferentzia hori ezin dela “zalantzan jarri”, baina parte biek adostu behar dute “Estatutuak jasotzen duen aurreikuspen hori zein terminotan” gauzatuko den. Eusko Jaurlaritzak espero du hurrengo bilera horretan,hilaren 20an, Estatuko gobernuak erantzuna ematea. “Gobernu zentralari eskatzen diogu egutegian gai horien inguruko erreferentziaren bat egitea”, berretsi du.

Gizarte Segurantzaren kudeaketaz gain, Euskadik espero du hilaren 20an ere espetxeetako baliabide material eta pertsonalen transferentzia finkatzea, aldez aurretik adostutako gaia delako.

Interesatu Zaitez