Ortuzarren esanetan greba orokorrak “porrot egin zuen” deialdiaren oinarrian zegoelako “aldarrikapen sozial duin eta errealen manipulazioa”

Euzkadi Buru Batzarreko buruak Juan Mari Atutxaren figura eta eredua goraipatu ditu Atutxak Sabino Arana Fundazioaren buru gisa egin duen azken ekitaldian

Ortuzarren esanetan greba orokorrak “porrot egin zuen” deialdiaren oinarrian zegoelako “aldarrikapen sozial duin eta errealen manipulazioa” 31Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 31 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Europako Alderdi Demokratako (PDE) presidenteorde Andoni Ortuzarrek gaur baieztatu du atzoko greba orokorrak “porrot egin zuela” grebarako deiaren oinarrian zegoelako sindikatu deitzaileek aldarrikapen sozial duin eta errealak manipulatu egin zituztela. Ortuzarrek gaur hitz egin du Sabino Arana Fundazioak antolatuta “Mobilizazioak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean” izenburupean egin diren “XII. Bilboko Elkarrizketak” inauguratzeko ekitaldian.

Ortuzarrek nabarmendu duenez atzoko grebaren oinarrian zegoen “jendearen benetako eskari eta kezkak manipulatu direla, besteak beste pentsioak bermatzeko sistema bat bilatu beharra, soldata bidezkoak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Horiek helburu guztiak denak dira duinak, baina manipulatuak izan ziren greba orokor bat deitzeko”, deitoratu du. Jeltzaleen buruak era berean nabarmendu duenez “argi dago garai latzak bizi ditugula, mobilizazioz eta gatazkaz beteak, eta hemendik aurrera kontua izango da erronka horiei guztiei nola erantzungo diegun, datorrena esparru hobea izan dadin, justizia, berdintasun eta elkartasun handiagoarekin belaunaldien artean eta generoen artean, garapen handiagoa eta aberastasun gehiago sortzeko eta hobeto banatzeko. Ortuzarrek ohartarazi du historian zehar ezkerrekoen “erantzun klasikoa” izan dela “arazo guztiak Estatuak konpondu ahal eta behar dituela, bera delako patriarka eta bermeen hornitzaile nagusia”. Formula horrek, Ortuzarren aburuz, porrot egin du. Baina era berean ohartarazi duenez “are emaitza okerragoak ekarri ditu”, esate baterako eskuindarrekoen aldetik etorri dena,hau da, erantzuna “merkatuak daukala” eta esan du hutsegite berbera “hainbat herrialdetan” errepikatzen ari dela. Hori dena gogoan, Ortuzarrek aldarrikatu du jardun politiko eta instituzionala pertsonaren beharrizanei erantzutera bideratu beharra dagoela, Giza Eskubideen Adierazpenean ezarrita dagoen legez. ”Hor daukagu guk gure gobernu egitasmoa”, esan du.

EBBko buruak `Brexit´ izenekoaz ere hitz egin nahi izan du Erresuma Batua Europako Batasunetik irten den egunean. Bere esanetan `Brexit´-a eragin zuen “arduragabeki jardun zuen presidente batek, David Cameronek, eta magia egiteko gailu bat balitz bezala atera zuen, bera Harry Potter magoa balitz bezala, bere alderdiak bizi zuen krisia ezkutatzeko”. Jeltzaleen buruak deitoratu duenez “Orduko hautsek ekarri dituzte gaurko lohiak” eta gaur egun “Europa batua, bat egiten gai den herrien batasun hori, ahulduta geratu da”.

Ortuzarrek ez du gaurkoa amaitu nahi izan Juan Mari Atutxa omentzeko eta goraipatzeko hitzak esan gabe. Gaurkoa izan da Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazioko presidente gisa jardun duen azken eguna. Erantzukizun hori Mireia Zarate EBBKo Idazkariaren eskuetan egongo da hemendik aurrera. “Atutxa eredurik onena da. SAFeko presidente izateari utziko dio baina gure artean jarraituko du, langile nekaezina izaten jarraituko du,beti bere herriaren alde, Euskadi oparo,demokratiko eta askea lortzeko ideiaren alde eginez”. Jeltzaleen buruaren esanetan “pertsona gutxi daude herritarren zerbitzura Atutxak egin duen ibilbidea  egin dutenak, hau da, zinegotzi izatetik SAFeko presidente izateraino, Eusko Legebiltzarreko presidente izan da eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu ere bai “berunezko urteetan”, ETAren indarkeria terrorista bere gorenean zegoen garaian. Zinegotzi denboretatik gaur arte, Juan Mari eredu bat izan da gu guztiontzat, eta izaten jarraituko du. Bere lekukotasunak gurea moduko alderdi bati, 125 urteko historia beteko duen erakundeari, lagunduko dio kate-begi berriak lotzen 1895ean sortu zen eta XII. menderantz proiektatzen jarraitu nahi duen proiektu politikoaren alde”. “Juan Mari, eredu zara gu guztiontzat. Alderdiaren izenean eta euskal gizartearen izenean, esker mila herritarren zerbitzura eskaini diguzun ibilbide eredugarriagatik. Maite zaitugu”, amaitu du Ortuzarrek.

Interesatu Zaitez