Gorka Urtaranek herritarrei eguberriak zoriondu dizkie, BetiONen bitartez

EUDELen elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek BetiON Telelaguntza Zerbitzuko call centerrean hartu du parte, gaur goizean, Erandioko eta Portugaleteko alkate eta EUDELen Batzorde Eragilearen kide Aitziber Olibánekin eta Mikel Torresekin batera, bai eta beste alkateekin batera ere: Arrigorriaga, Maite Ibarra, Barakaldo, Amaia del Campo, Bilbao, Juan Mari Aburto, Elorrio, Idoia Buruaga, eta Laudio, Ander Añibarro.

Gorka Urtaranek  herritarrei eguberriak zoriondu dizkie, BetiONen bitartez 23Abenduak
2019
2019 AbenduaK 23 |
Gasteiz

PARTEKATU

11:00etatik aurrera, BetiONeko teleoperadoreekin aritu dira alkateak lanean, eta, hala, erabiltzaileen deiei erantzun diete. Bide batez, unea aprobetxatu dute beren udalerrietako herritar nagusiei Gabon zoriontsuak opatzeko. Euskadiko udalek pertsona nagusien segurtasunarekiko, ongizatearekiko eta bizi-kalitatearekiko konpromisoa dute.

Gorka Urtaranek zahartzearen erronka aipatu du, bai eta belaunaldien arteko elkarbizitza ere; azken horren harira, hau esan du: “Gizarte osoari dagokion erronka da. Bakartasuna arazoa da eta horri aurre egiteko, ikusgarritasun handiagoa eman behar zaio”. Alkate eta elkarteburuak zera baloratu du: “gertuen dagoen inguruko laguntza-sarea, hau da, instituzioetatik, gizarte-erakundeetatik eta herritarrengandik beraiengandik, bakarrik bizi direnei laguntza emateko”. Ildo horretatik, Urtaranek azaldu du udalek “enbaxadoreak” izan behar dutela, bai eta “BetiON zerbitzura sartzeko atea” ere.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duten eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako Jardunaldi Irekietan egin da ekintza hori. Jardunaldian, EAEko hainbat udalerritako adineko 15 pertsonek osatutako talde baten anfitrioi gisa jardun du sailburu Beatriz Artolazabalek; hain zuzen ere, gonbidapena egin zaie pertsona horiei, Bilboko San Inazio auzoko Aragoi kalean dauden BetiONen instalazioak ezagutu ditzaten.

Lehendakariak eta agintariek pertsona horiek zoriondu dituzte, eta, gainera, zerbitzuak 2020. urteari begira izango dituen berrikuntzak ezagutu dituzten lehenengoak izan dira aipatutako erabiltzaileak.

iturria - fuente: vitoria-gasteiz.org

Interesatu Zaitez