Araba ekinean-en 2020ko edizioak jomugan dauka pertsona ekintzaileek planetaren erronkei irtenbidea aurkitzeko duten ahalmen disruptiboa, eta ideien lehiaketa sendotu du: 9 kategoria izango dira, eta 10.000 euro baino gehiago saritan

Aurtengo sariketaren lema “Moonshot-ak ekintzailetzarako” izango da, eta ideia hau du ardatz: pentsamendu disruptiboa lehengaia izan daitekeela lorrezinak diruditen erronkei irtenbidea jartzeko eta negozio aukera berriak sortzeko

Araba ekinean-en 2020ko edizioak jomugan dauka pertsona ekintzaileek planetaren erronkei irtenbidea aurkitzeko duten ahalmen disruptiboa, eta ideien lehiaketa sendotu du: 9 kategoria izango dira, eta 10.000 euro baino gehiago saritan 21Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 21 |
Araba

PARTEKATU

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren 16. edizioak 9 kategoriatan sarituko ditu proiektuak: ideiak, jasangarritasuna, merkataritza eta turismoa, nekazaritzako elikagaiak, industria, zerbitzuak, berrikuntza, enpresa arloko eraldaketa soziala eta berrikuntzaren sari berezia; horiez gain, beste sari bat ere izango da, ikusleek emango dutena

Jarduerak urtarrilaren 29an hasiko dira Eskola Enpresen Azokan Andra Maria Zuriaren plazan, eta haien artean nabarmentzekoa da Ekin Day deritzon jardunaldi nagusia, zeina apirilaren 2an egingo baita Europa Biltzar Jauregian

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI Taldearen eta BIC Arabaren bidez— eta Vital Fundazioak gaur prentsaurrekoan aurkeztu dituzte Araba Ekinean-ek 2020. urte honetarako proposatu dituen jarduerak, zeinen helburu nagusia baita lurraldean ekintzailetza bultzatzea eta pertsona ekintzaileen lanaren balioa nabarmentzea.

Edizio honen lema “Moonshot-ak ekintzailetzarako” da. Moonshot kontzeptuak gizakia Ilargira iristean amaitu zen Apolo XI.aren misioan du jatorria, eta hizpide ditu lorrezinak diruditen arren lortzeko modukoak izan daitezkeen erronkak; lorgarriak izango dira baldin eta, erronka horiek betetzeko eta erantzuna emateko, pentsamolde eta lan egiteko modu desberdinak erabiltzen baditugu. Moonshot-ak, proiektuak eta negozio berriak abian jartzeko inspiraziotzat hartuta, eta Moonshot-ak, gure gizarteak eta gure planetak behar dituzten eta pertsona ekintzaileen lanari esker egin daitezkeen aldaketatzat hartuta.

Interesatu Zaitez