Aitor Urresti “onartezina iruditzen zaigu Batzordeetan behin eta berriz adierazi ditugun akatsak ez zuzentzea eta gainera aurrekontu akatsduna onartzea EH Bilduk. Oinarrizkoa da aurrekontuaren datuak egokiak izatea udal kudeaketa eraginkor, garden eta zuzenerako. Egun ez dira baldintza horiek betetzen”.n.
Getariako EAJ-PNVek 2020ko aurrekontua aberasteko hainbat egokitzapen eta proiektu berriren proposamen ugari luzatu dizkio Udal Gobernuari. Aitor Urresti bozeramaleak azaldu duenez, zuzenketa hauek bi oinarri nagusi dituzte: “EH Bilduk aldebakarrez onartutako proposamenean zeuden akatsak zuzentzea eta hurrengo lau urteetarako proiektuei bidea egitea herriko etorkizunaren oinarriak ezartzeko”.
Hori horrela, azaroko Osoko Bilkuran EH Bilduren aldeko botoekin soilik onartu zen aurrekontuari honako “akats zuzenketak” egiteko eskaera luzatu diote gobernuari jeltzaleek: “Onartezina iruditzen zaigu Udal Batzordeetan behin eta berriz adierazi ditugun akatsak ez zuzentzea eta gainera aurrekontu akatsduna onartzea EH Bilduk. Bai Gastuen kapituluan eta baita Sarreren kapituluan ere, hainbat akats daude eta hauek zuzendu beharrekoak dira. Oinarrizkoa da aurrekontuaren datuak egokiak izatea udal kudeaketa eraginkor, garden eta zuzenerako. Egun ez dira baldintza horiek betetzen. Sarreren kasuan, 1. Kapituluan, 2020ko ordenantza fiskaletan agertzen diren igoerak aplikatzeke daude; eta 3. Kapituluan 2020ko ordenantzetan onartutako tasen igoera betetzea eta isunen zenbatekoan aldaketarik ez izatea”.
Gastuen atalean ere hainbat akats daudela adierazi du EAJ Getariako Udal Taldeak: “1.Kapituluan 10.000€ kontabilizatzea falta da; 2. Kapituluan 30.000€ igotzea; eta 6. Kapituluan Turismo Garapena, Memoria historikoa, Surfeko lokala eta herri-bideen partida gehitu behar da ere”. Nabarmendu dute ere Elkano 500eko diru partida IV. Kapituluan beharko lukeela egon eta ez dela agertzen.
Horrez gain, udal aurrekontua aberasteko proposamen ugari ere luzatu dituzte: