Donostiako Udalak 2020rako 432 milioi euroko aurrekontua onartu du

Donostiako Udalbatzak 2020rako aurrekontua onartu du, 2019ko proiektua baino %7,5 txikiagoa, gehienbat Anoeta Estadioaren lanen amaiera dela-eta

Donostiako Udalak 2020rako 432 milioi euroko aurrekontua onartu du 19Abenduak
2019
2019 AbenduaK 19 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Donostiako Udalbatzak 2020ko aurrekontua onartu du gaur. Udalbatzak, bosgarren urtez jarraian onartu du aurrekontua abenduaren amaierarako. Udalak 432.540.636 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, iaz baino %7,5 gutxiago.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Domínguez-Macayak azaldu du, Udalak aurrekontu orekatua izango duela, izan ere, diru-sarrerak banatuko ditu hiriak eta donostiarrek dituen behar anitz eta ezberdinen artean.

Dominguez-Macayak adierazi duenez, Udalak aurrekontuen egonkortasun helburua betetzen du, bere zorra %31,38koa den neurrian, “administrazio publikoei ezarritako mugatik oso urrun”.

Era berean, adierazi du, Udalak inbertsioak egiteko esfortzu handia egingo duela. Gastu arrunta %3 handituko da, hiritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea kontsolidatuz. Aldiz, behin Anoeta Estadioko lanak amaituta, kapital-gastua, 115 milioi eurokoa izatetik 69 milioi eurokoa izatera pasa da.  Hala ere, gizarte-gastua handitu da eta martxan dauden proiektuak zein proiektu berriak egiteko inbertsioak aurreikusten dira.

Ogasun zinegotziak azaldu duenez, udal kontuek “diru sarreren egoera errealista dute, eta gastu arauarekin bat egiten dute”, bai Udalari dagokionez, baita bestelako udal erakundeei dagokienez ere, “ez baitute galerarik aurreikusten euren aurrekontuetan”.

Horrekin batera, Domínguez-Macayak honakoa azpimarratu du: "Aurrekontua bereziki diseinatuta dago behar gehien dituzten pertsonek baliabide gehien lortu ahal izateko. Hala, 2020.urteko aurrekotuak 31,7 milioi euro bideratuko ditu gizarte-babesa eta sustapenarekin lotura duten aurrekontu-sailetara, hau da, 2019an baino %4,8 gehiago".

Ogasun arduradunak esan du Udal gobernuak bestelako inbertsioak ere jaso dituela, hiri-mantenua hobetzeko, errepideak berritzeko, garraio azpiegiturak hobetzeko, baita kirol edo kultur azpiegituretarako ere. Ildo berean, Udalak bere egoitzatan hobekuntzak egiten jarraituko du, eta beraz, 2,2 milioi euroko aurrekontu-saila izango du hiritarrei ematen zaien hainbat zerbitzuren leku-aldaketa lanak egiteko. Eta helburua da, hiritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea.

Udal gobernuak 20 erdibideko zuzenketa adostu ditu PP eta EH Bildurekin

Era berean, Ogasun eta Finantzetako zinegotziak azpimarratu du, Udal gobernuak PPrekin segidako 13 zuzenketa adostu dituela:

            - 147.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik

            - 497.000 euro gutxitzea kapital gastuko lursailen eta beste ondasun eta eskubideen jabetza egiteko, desjabetzen indemnizazioak ordaintzeko eta behin behineko ostatu emateko aurrekontu-sailatik  

            - 14.000 euro Estella/Lizarra kalean hiri-altzairuak jartzeko

            - 80.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxegintzari Alokabideren funtzioa modernizatzeko baliabideak handitzeko

            - 20.000 euro Plastiko biodegradarrien erabilera sustatzeko ekintzak egiteko

            - 24.000 euro Soldaduen plazan lanak egiteko

            - 9.500 euro txakurrak eta katuak ez baztertzeko eta adoptatzeko kanpaina egiteko

            - 300.000 euro Amarako saneamendu-sarea konpontzeko

            - 100.000 euro Amarako haur parkeak berritzeko

            - 75.000 euro gehiago bideratzea energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien aurrekontu-sailara, Udalak ELENA europako funts programara sartzeko eman beharreko pausoak aztertzeko

            - 20.000 euro gehiago hiriko hainbat puntu kritiko hobetzeko

            - 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Sustapen Sozietateara, Donostiara talentua erakartzeko behar diren gune erresidentzialen alternatibak aztertzeko (Talent House II)

            - 1.000 euro gehiago bideratzea Donostiako Etxigintzara, FEDER funtsekin lotura duten ekimenen sorrera aztertzeko, belaunaldien arteko couhousing direlako ekintzak egiteko.

 

Halaber, Udal Gobernuak EH Bildu taldearekin honako 7 zuzenketa adostu ditu:

- 140.000 euro gutxitzea Kontingentzia Funtsatik

- 400.000 euro gutxitzea Loiolako Trabesiatik

- 40.000 euro indarkeria matxistaren biktimentzako etxebizitzetarako

- 100.000 euro Kalean bizi direnentzat programarako

- 330.000 euro Matigoxotegi futbol zelaian hobekuntzak egiteko

- 70.000 euro Oleta eta Pikabean puntu kritikoak kentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko

- 400.000 euro gehiago 2021erako Loiolako Trabesiarako

Aurrekontuaren proiektuan gutxi gorabehera 90 aurrekontu-sail daude inbertsioak egiteko, besteak beste ondoko hauek:

  • Matigoxotegi futbol zelaia (330.000 €)
  • Amarako saneamendu-sarea (300.000 €)
  • Altzako kiroldegia (2.500.000 €)
  • Altzako Kiroldegiko kanpoko igerilekuak (1.200.000€)
  • Altzako Kiroldegi inguruko hirigintza lanak (900.000€)
  • Merkeareko futbol zelaia (1.250.000€)
  • Zubietako Hockey zelaia (1.206.641€)
  • 17 linean BEI proiektua (1.500.000€)
  • Loiolako ibilbidea (3.350.000 €)
  • Iztuetako biaduktua (3.000.000€)
  • Espartxo zubia (105.000€)
  • Astiñene zubia (1.130.000€)
  • Zolaketa eta Asfaltatzea (1.125.000€)
  • Ikastetxetan hobekuntzak (330.000 €)
  • Zahar-etxetan hobekuntzak (1.248.412€)
  • Irisgarritasunean hobekuntzak (200.000€)
  • Haizearen Orraziaren birgaitzea (600.00€)
  • Ekialdeko Barrutiko proiektuak (1.330.000€)
  • Ezkuzaitzetako urbanizaioa (8.900.000 €)

 

Interesatu Zaitez