Euskadiko udalek beren lan-hizkuntza aukeratu ahal izango dute

Amaiera emango zaio,beraz, arau bakarreko aldiari. Udalek euskara hutsean lan egin ahal izango dute, hiritarrek beraiekin gaztelaniaz jarduteko duten eskubidea errespetatuz, betiere.

Euskadiko udalek beren lan-hizkuntza aukeratu ahal izango dute 09Azaroak
2019
2019 AzaroaK 09 |
Berria

PARTEKATU

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek (EAE) beren kabuz erabaki ahal izango dute beren barne eta kanpoko harremanetan euskara eta gaztelania nola erabiliko duten, udalerri bakoitzaren errealitate soziolinguistikoaren arabera, baina herritarrek Administrazioaren hizkuntza batean zein bestean aritzeko duten eskubidea errespetatuz.

Dekretu honen helburu nagusiak dira, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburu Bingen Zupiriaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkorekaren esanetan, euskara lan-hizkuntza eta administrazioen arteko harreman hizkuntza izan dadin, itzulpenen eta interpretazio-lanen erabilera arrazionala bideratzea eta udalerri guztietan eta udalerrietatik euskararen erabilera bultzatzea.

Interesatu Zaitez