Elgoibarko Udalbatzarrak 2020ko ekitaldirako aurrekontua onartu du

Merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat jasotzen da eta Berdintasun saileko aurrekontua %16 igoko da

Elgoibarko Udalbatzarrak 2020ko ekitaldirako aurrekontua onartu du 27Azaroak
2019
2019 AzaroaK 27 |
ELGOIBAR

PARTEKATU

Ane Beitiaren esanetan, “udal aurrekontuen osaketa, urteko prozesurik garrantzitsuenetakoa da, zorroztasunez, erantzukizunez eta batez ere, herriaren beharren arabera jokatzen jarraitu behar dugu Elgoibarren jardun egokia bideratuko duten zifrak baitira”. Alkateak gogora ekarri ditu Udalaren ibilbide-orriko funtsezko lau ardatz:

     Gizarte ongizatea eta bizimoduaren kalitatea bermatzea

     Tokiko garapen ekonomikoa eta soziala sustatzea

     Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea

     Administrazio hurbila eta eraginkorra izatea.

Gobernu taldearen arabera, aurrekontua udalerriaren etorkizunerako erronka nagusienak biltzen dituen dokumentua da. Erronka hauei 3 arlo nagusitan (Herritartasuna, Antolaketa eta Lurraldetasuna) egituratutako ekintza eta proiektuen bidez emango zaie erantzuna.

HERRITARTASUNA

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana eta ekintzak, batez ere aisiari eta arlo sozioekonomikoari begira. 45.000 euro bideratuko dira Euskararen Aldeko Kanpainak burutzeko. Eta beste 130.000 euro Elgoibarko Izarrari euskararen aldeko ekintzak elkarlanean antolatzeko.

Haur eta Nerabeen aisialdi eskaintza hobetzeko diagnosi bat egingo da (18.000 euro) eta gazteen partaidetza eta udalarekiko harremana hobetzeko ekintzak jasotzen dira (45.000 euro)

Berdintasunean aurrera egiteko ekimen eta planei dagokionez, 67.000 eurotik 78.000ra igo da aurrekontua, %16 gehiago.

Herriko Antzokiko aldagelak berrituko dira eta bukle magnetikoa sartzeko aprobetxatuko da. Horretarako 55.000 euro bideratuko dira.

Gizarte zerbitzuen zorroa garatzeko zerbitzuen indartzea.

Adizioen II. Planaren garatzea. 

Kirol Patronatuaren Aurrekontua: Udal Kirol Patronatuak Udaletik 640.237 euroko transferentzia jasoko du 2020an. Udalaren ekarpenari garrantzia kendu gabe, Patronatuak autofinantzatzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi da. Bere sarreren ia %53a auto-finantzaziotik dator.

ANTOLAKUNTZA

Partaidetzako partida mantendu egiten da, herritarrei aurrekontuetan bere ahotsa emateko. 200.000 euro

Parte hartzeko formazioa sustatuko da, bai udal barruan eta baita herritarrei begira ere. Aurkezten diren proiektuak benetan bideragarriak eta herritar guztientzat onuradunak izan daitezen. 25.000 euro

Webgunearen berritzea gauzatzeko 15.000 euro

Aurrekontuak ulergarriagoak egiteko aldaketak emango dira.

Bizikidetzako partida mantentzen da, 25.000 euro

Lagunkoia proiektua indartuko da.

LURRALDETASUNA

Inbertsioak: guztira 4.382.887,30 euro bideratu dira, iaz baino %4,92 gehiago.

     Igerileku berriak 2.300.000 euro

     Urazandiko igogailuak instalatzera 660.000 euro

     Herriko kaleen mantenu, inbertsio eta hobekuntzetara 350.000 euro

     Igerileku berrietako igogailua 300.000 euro

     Parte-hartze bidezko proiektuak 200.000 euro

 Diru-laguntzak:

     Fatxadak konpondu eta eraberritzeko 75.000 euro bideratuko dira.

     Gazteen artean etxebizitzen alokairua sustatzeko beste 50.000 euro

     Merkataritza sustatzeko 30.000 eurotako partida berri bat izango da, komertzio berriak zabaltzeko, jabe aldaketak burutzeko (traspasoak), informatikoki eguneratzeko, etab.

     Elgoibarko kaleak argiz bete nahi dira herriko komertzioari lagunduz.

 Mugikortasuna:

75.000 euro bideratuko dira mugikortasuna hobetuko duten bi proiektu abiarazteko. 

Urazandiko igogailuaren obrak direla eta, autobus bat jarriko da bertako auzokideei egunerokotasunean laguntzeko. Eta joan etorriak aprobetxatuz, autobusa Erretxindi eta Pedro Mugurutzan ere geldialdiak egingo ditu.

Mugi bidezko bonifikazioak izango dira Sigma eta Altzolako auzotarrentzat, herrira mugitzea merkeagoa izan dadin.

Interesatu Zaitez