EAJ-PNVk orain arte galdutako denbora eta Vox-en goraka tamaldu ditu baina PSOEk eta Podemosek iragarri duten aurre-akordioa balioetsi du

“Jarrera bat edo beste izango dugu egitasmoaren eta neurrien arabera eta, jakina, eratuko den Gobernuak estatu barruan euskal eta kataluniar nazioekin dagoen lurralde arazoari konponbidea ematen bazaio“

EAJ-PNVk orain arte galdutako denbora eta Vox-en goraka tamaldu ditu baina PSOEk eta Podemosek iragarri duten aurre-akordioa balioetsi du 12Azaroak
2019
2019 AzaroaK 12 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Arrangura eta poza neurri berean. Oraindik aurre-akordioaren xehetasunak eta nondik norakoak ezagutzeko zain, EAJ-PNVk irakurketa positiboa egin du PSOEk eta Unidas Podemos-ek gaur goizean iragarri duten aurre-akordioaz. Aldi berean, talde jeltzaleak deitoratu du akordio hau duela hilabete batzuk heldu ez izana lehen bezain beharrezkoa zen arren, eta akordio batetara iritsi ahal izateko, berriro hauteskundeak egin behar izana tamaldu du, ondorio nagusiak izan direlarik hiritargoak politikatik urrundu dela eta Diputatuen Kongresuan Vox-eko ultraeskuindarrek izan duen gorakada.

Aitor Estebanek, Behe Ganberako euskal taldeko bozeramaileak, Sabin Etxean eskaini duen agerraldian balioetsi du koalizio gobernua eratzeko egin den hasiera bateko akordio hau. “Aspalditik eskatu izan dugu gaur lehen bezain beharrezkoa izan delako. Gaitzesten duguna da hilabeteak igaro behar izana, bi alderdien artean 1,5 milioi boto eta Senatuko gehiengoa galdu izana eta Vox Diputatuen Kongresuan askoz indar handiagoarekin sartu izana. Deitoratzen dugu hau dena gertatu behar izatea akordio batetara irits zitezen”, baieztatu du Estebanek, eta ironiaz aipatu du oraingoan bai arin ibili direla Pedro Sánchez eta Pablo Iglesias. “Espainia kontrastez betetako mundua da. Hilabeteak eman ditugu marmotaren egunean murgilduta, pelikulan bezala, eta orain “Denboran galduta” pelikula une batetik bestera ‘Fast&Furious’ bilakatu da. Ti-ta batean heldu dira akordioa adostera, beraz ez zen horren zaila izan behar. Argi dago azken aldian arduragabekeria handia nagusitu dela”.

Estebanek, edozein kasutan, bai baieztatu du talde jeltzalea “poztu” egin dela gaur goizean bertan Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eskatu duen norabide aldaketarekin. Eta aurreratu du EAJ “arduratsua eta eraikitzailea izango dela. Ikusi behar dugu honek denak zer bide hartzen duen, orain arte ezagutzen ditugunak oinarri orokorrak baino ez dira eta ikusi beharko dugu euren arteko elkarrizketak zertan geratzen diren eta, zalantzarik gabe, gurekin eta beste alderdiekin izango dituztenak ere bai”. Zerk markatuko luke jeltzaleen botoa balizko inbestidura batean? “Funtsezkoa da egitasmoaz hitz egitea, neurriez, lehenetsiko dituzten ildoez eta, jakina, EAJrentzat, Gobernu honek irtenbidea eman behar die euskal eta kataluniar nazioek estatu barruan daukaten lurralde auziari. Ikusiko dugu zer jarrera hartzen dugun”.

EAJ-PNVk balizko babes baten truke eskatuko lituzkeen konpromisoez galdetuta, Estebanek ez du ezer aurreratu nahi. “Gauza bat dago PSOEk eta Podemosek ikasi dutena. Lehenagoko bilera guztiak marraz betetzen zituzten, eskatuko zutena eta eskatuko ez zutena ezartzen zuten… Guk ez dugu sekula halakorik egin, eta ez dugu orain egingo. Negoziatu nahi baduzu eta akordioetara iritsi nahi baduzu, hobe duzu hedabideen bidez ez negoziatu”, amaitu du.

Interesatu Zaitez