Bizkaiko Ahaldun Nagusia inbertsio-funtsetako hogeita hamar bat gestorerekin bildu da Londresen gure lurraldean finantza-zerbitzuentzako eta ekintzailetza-hubarentzako ezarrita dagoen zerga-markoa ezagutzera emateko xedearekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak finantza-zerbitzuentzako bere zerga-marko berria aurkeztu die gaur goizean Londresen inbertsio-funtsetako hogeita hamar bat gestoreri. Lan arloko bilera bat Europako finantzen hiriburuan. Bilera horretan zerga-arloko erreformak, ekintzailetza-hubari loturiko azken aurrerapenak (biscay startup bay), finantzazio alternatiboa eta talentua erakartzea bezalako gaiak zehaztu dira.
Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, topaketa ireki du eta Bizkaiak inbertsioak erakartzeko lurralde gisa dituen indarguneak nabarmendu ditu. Zergatik Bizkaia? Politika eta finantzen arloan duen egonkortasunagatik. Bere gobernuaren hurbiltasunagatik eta erabakiak hartzeko bizkortasunagatik. Nora goazen eta zer nahi dugun dakigulako. Eta bere bizi-kalitateagatik, azpimarratu du. Hala, Unai Rementeriak foru erakundeak Bizkaia lurralde lehiakor eta erakargarriago bilakatzeko egokitu eta garatu dituen erreformak eta neurriak azaldu ditu: guk lanean jarraitzen dugu. Konpromisoa hartu genuen lurralderatuentzako gure araudia hobetzeko, talentua erakartzeko, ekitnzailetza sustatzeko, finantzazio alternatiboa eskaintzeko eta Europako puntako eskualde lehiakor bat izateko. Konpromiso horiek egi bihurtu dira; lau urte baino gutxiagoren barruan egin dugu eta hobetzen jarraitzeko prest gaude.
Bizkaiak Europako golkoa bezala aurkezten du bere burua; talentua, berrikuntza, gestoreak eta ekintzaileak erakarri nahi dituen lurralde bat. Eta tresna paregabe bat duen lurraldea gara: startup eta I+G+b proiektu intentsiboentzako inbertsioa eta finantzazioa sustatze aldera eta kualifikazio handiko talentua eta profesionalak erakartze aldera funtsak sortu eta erakartzea sustatzen duen ekonomia produktibora zuzendutako zerga-marko propio bat.
Ahaldun Nagusiak, cityko finantza-, banku- eta lege-esparruko profesionalen aurrean hitza hartu duenean, ez du alde batera utzi Erresuma Batuan Brexitaren harira dagoen egonezina eta testuinguru horretan, Bizkaia aukeren lurralde gisa kokatu du. Suposatzen dut hainbat leku egongo direla bertute horiek dituztenak. Baina ez dut uste bertute horiek guztiak biltzen dituzten toki asko daudenik. Zergatik Bizkaia? Horrexegatik. Ez dut esan nahi gu hobeak garenik edo besteak txarragoak direnik. Momentuez eta aukerez dihardut. Eta Bizkaia, the Bay of Europe, babes-portu seguru bat da gaur egungo mundu mailako ziurgabetasunen aurrea, azpimarratu du.
Rementeriak berak hasieran gogorarazi duen bezala, bigarren aldia da bera ahaldun nagusi gisa Londresera pertsonalki bertaratzen dena Bizkaiaren erakargarritasunak ezagutzera emateko; 2017ko maiatzean batzar batean egon zen, London School of Economics eskolak gonbidatuta.
Fuente: BFA