Beharrezkoa den segurtasun ekonomiko-finantzarioa bermatuz, Via Irunen irmo aurrera egiteko apustua da gurea

Gaur goizean, Xabier Iridoy eta Miren Guezuraga, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea eta zinegotzia, Txanaleta plazara gerturatu dira, Via Irunen nondik norakoak errepasatzeko eta asteazken honetan Osoko Bilkurara eramango den Zaisa-ren memoriaren inguruan jeltzaleek duten beraien iritzia jakitera emateko.

Xabier Iridoy 29Urriak
2019
2019 UrriaK 29 |
IRUN

PARTEKATU

"Trenbide-gunearen birsorkuntza, inbertsio handia izango da gure udalerriarentzat, ahalegin finantzario handia da udalak egin beharko duena. Honen harira, gobernu sozialistak, biharko udalbatzan, Zaisak Via Irun proiektuaren kudeaketa eta garapen jarduera bere egin ditzan, berriro ere, memoria justifikatzailea aurkeztuko du" adierazi du Iridoyk. 

Gaian sakondu baino lehen, Guezuragak Zaisaren berrikustea egin nahi izan du, "Zaisa, besteak beste, pabiloiak, biltegiak, bulegoak, merkataritza-lokalak eta aparkalekuak kudeatzen eta ustiatzen dituen erakunde publikoa da, kaudimen eta egoera finantzario egonkorra eta gutxi gorabehera 11 milioi euroko baliabideak dituena". Ostera, azpimarratu du "Zaisak, Via Irunen kudeaketa bere egin dezan, beharrezkoa da birsorkuntza operazio hau, bideragarria eta iraunkorra izatea, ez dezan Zaisa zorduntze eutsiezin batera eraman".

Horregatik Irungo EAJ-PNVk, Zaisa, Via Irun izeneko makro operazio honen inbertsioan eta kudeaketan nahasi baino lehen, udal gobernuari eraikiko denaren eta egun ezezaguna denaren ingurukoak argitzeko eskatu dio; etxebizitzak, hornikuntzak, lorategiak, bide berriak, etab. "Inbertsio erraldoi baten aurrean gaude, zuzenean Irungo Udalaren ogasunean eragin lezakeenaren aurrean, hots, irundarren baliabideetan. Ondorioz, gure hiriko erdigunean burutuko den esleipena guztion artean adostea beharrezko ikusten dugu" aipatu du Guezuragak.    

Hala izanik, udal talde guztien artean adostutako erabilera esleipena aurrera ateratzeko, gobernu sozialistak, hilabeteetako atzerapena duten, Plangintza Urbanistikoaren jarraibideak bete behar ditu; Hitzarmenaren jarraipen batzordea deitzea, guztien artean adostutako antolamenduaren gaineko Irizpideen eta Helburuen zirriborroa aurkeztea, eta bertako m2-en antolaketa jasotzen duen proiektuaren garapenari hasiera ematea. "Orduan jardun beharko genuke Via Irunen, Zaisak eduki lezakeen parte hartzeaz eta bideragarritasun ekonomikoaz. Zergatik? Behin 64.000 m2-etako erabilera berriak hitzartuta edukiaz, izango diren diru sarreren eta kostuen aurreikuspen zehatzago bat eduki ahal izango dugulako, eta honek, egun ditugunak baino, berme zehatzagoak adieraziko dizkigulako" aipatu du bozeramaile jeltzaleak. Trenbide-gunearen birsorkuntza erantzukizunetik, zorroztasunetik eta talde politiko guztien konpromisotik abordatu nahi badugu, honek Udaletxeko talde guztien aho bateko erabakia izan behar du. Irunen birsorkuntzak, irundar guztien borondatearekin bete behar du. 

Zaisa, guztion artean adostu gabeko proiekturik ez duen, hortaz ziurgabetasunik gabeko proiektu batean presaz nahasi baino lehen, "udal gobernuari Via Irunen planeamendu urbanistikoan aurrera egin dezala eskatzen diogu. Badugu Aurrerapenaren Aurreproiektua, dokumentu ez loteslea da ordea, zeinen antolamendu-proposamena  izaera orientagarrikoaden. Orain, proiektu bideragarri eta guztien artean adostutakoaren diseinuari lehentasuna emateko momentua da. Diseinu teknikoaren lerro nagusiak definitu behar dira, baita etxebizitzen hornidurak, espazio libreak, azpiegiturak, etab. egoki dimentsionatu ere" azpimarratu du Iridoyk. "Via Irunen pauso irmoz aurrera egiteko apustua da gurea, Zaisak proiektua kudeatu behar duela ere defendatzen dugu, hori bai, betiere erantzukizunetik jokatuz, eta beharrezkoa den segurtasun ekonomiko-finantzarioa bermatzen duten datuak eskuan ditugularik".

Interesatu Zaitez