Espainiako alderdiek ez dute gure seriotasuna eta akordiorako borondatea

Hondarribian izandako lan-bileran Maribel Vaquerok esan du beharrezkoa dela “Katalunian eta Euskadin bizi dugun errealitate politikoari erantzuna emango dion aldaketa bat”

Espainiako alderdiek ez dute gure seriotasuna eta akordiorako borondatea 24Urriak
2019
2019 UrriaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Maribel Vaquero, EAJ-PNV Gipuzkoatik Senaturako hautagaiak azpimarratu du existitzen den haserre kolektiboa azaleratzeko herritarrak matxinatu egin behar direla datozen azaroak 10eko hauteskundeetan. Vaqueroren esanetan, “euskal boto aktiboa hauteskundeetara behartuta eraman gaituztenentzat zigor boto bilakatu behar da” eta zehaztu du egun bizi dugu egoera politikoak ez duela inongo zerikusirik EAJ-PNVk politika egiteko duen “estilo desberdin eta serioarekin”. “Herri ezberdin bat gara, eta horrenbestez, politika egiteko modu ezberdina dugu”, eta Espainiako beste alderdiekin alderatuta, balioa eman dio alderdi jeltzalearen seriotasun eta akordiorako borondateari. Arrazoi horrengatik hautagai jeltzaleak esan du beharrezkoa dela Katalunian eta Euskadin bizi dugun errealitate politikoari erantzuna emango dion aldaketa bat.

Vaquerok Hondarribiko Kultur Etxean egin ditu baieztapen hauek, EAJ-PNVk hauteskunde klabean mantendu duen lan-bilera batean. Berarekin batera egon dira Iñigo Barandiaran eta Jokin Bildarratz, Kongresurako hautagaia eta Senatuan EAJ-PNVren bozeramailea, hurrenez hurren, eta Bidasoaldeko hainbat alderdikide, hala nola Xabier Iridoy EAJ-PNVren Irungo Udaleko bozeramailea, esaterako. Vaquero, Barandiaran eta Bildarratzek nabarmendu dute Madrilen euskal talde sendo bat izan behar dugula. “Izan ere, gu ez bagaude han, ¿nork defendatuko du euskal agenda?”, hausnartu du Senaturako hautagaiak.

“Herritarrek argi izan behar dute azaroaren 10ean berriro hauteskundeak izango ditugula, baina ez tokatzen direlako, horretara behartu gaituztelako baizik”, eta hauteskunde hitzordu berriaren aurrean parte hartzeko deia luzatu du. Vaqueroren hitzetan, “normala da jendearengan amorrua nagusitzea, baina hain justu ere haserre kolektibo hori zigor boto aktiboa bilakatu behar da, ez abstentzioan”, esanez amaitu du.

Interesatu Zaitez