Gabeziak ikusten ditugu, gobernu sozialistak indarrean dituen kirol politiketan

Iridoyk eta Iguiñizek, instalazio egoki batzuk bermatuz, Irungo kirol harrobia eta jada errotutakoa, sustatu nahi dituztela azpimarratu dute. EAJ-PNVk, Udal gobernuak aurrera daraman kudeaketa interesatuarekiko kezka erakutsi du

Gabeziak ikusten ditugu, gobernu sozialistak indarrean dituen kirol politiketan 16Urriak
2019
2019 UrriaK 16 |
IRUN

PARTEKATU

Gaur goizean, Xabier Iridoyk eta Iosu Iguiñizek, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak eta zinegotziak, egungo udal gobernuak Irunen martxan jarri dituen politiken inguruko ardura azaldu dute. Halaber, hirian identifikatuta dauden beharrak konpontzen lagundu lezaketen proposamenak jakinarazi dituzte. "Urrian ospatutako ez ohiko udalbatzan, gobernu sozialistak, Elkarrekin Podemosen eta Partido Popularraren babesari esker, 6.000.000 euro baino gehiagoko kreditu aldaketa aurrera atera zuen. Deigarria iruditu zitzaigun, batez ere hiritarrek hainbatetan egindako eskera dela jakinda, proposamen horretan gure hiriaren kirol instalazioak hobetzera bideratutako zuzenketak oso eskasak izan zirela" aipatu du zinegotzi jeltzaleak. 

Iridoyk bere aldetik, momentura arte esandakoari, "2019rako onartu diren 6.000.000 euroez gain, kreditu aldaketak, datozen hiru urteetarako 11.000.000 euro hitzeman ditu. Hala, datozen urteak guztiz hipotekatuz. Hirian bai ala bai egin beharko liratekeen ekimen asko mugatuko dituen erabakia zalantzarik gabe. Are gehiago, kirol politikei dagokienean, Irungo EAJ-PNV izan zen kirol zuzenketak aurkeztu zituen talde politiko bakarra; San Marcial-Txingudiko kirol eremuko piztinaren dimentsioak handitzeko estudioa lantzeko 5.000 euro eta beste 100.000 euro, Txenperenea eremuko PGOUaren moldaketa gauzatzeko. Hamarkadak esperoan daramatzan Plaiaundiko kirol instalazioen lekualdaketak ezin du gehiago itxaron. Eta horregatik bizkortzen lagunduko duten aurrera pausoak eman behar dira bai edo bai. Gobernuak ez du inola ere kirol instalakuntzak lekuz aldatzeko aldeko jarrerarik erakutsi, orain badugu lekua, hortaz, egin dezagun gure esku dagoen guztia" atxiki dio.

Bestalde, talde jeltzaleak Irunen dauden premiazko behar guztiei, izan kiroletakoak edo beste arloetakoak, egoki erantzuteko lan egingo dutela adierazi du. "Udal gobernuak hiriaren kirol arazo nabarmenei nola erantzun dien ez dugu partekatzen. Irunek gaur egun oraindik ez ditu kirol instalazio nahikoak ezta egokiak ere. Ez dira arazoa konpontzeko pauso egokiak eman. Ondorioz, ez dugu uste Irunek orain arteko bide bera jarraituko beharko lukeenik. Irunek kirol instalazio berriak behar ditu auzoetan,eta futbol zelai eta Kiroldegi berri bat hiriaren mendebaldean. Guk gure hiriak duen kirol harrobia eta jada errotuta dagoena sustatuko ditugu, hau da gure asmoa. Betiere, kirol kluben eskutik, ekimenak koordinatuz eta beharrak elkarbanatuz. Irun, Gipuzkoan, Euskadin, Europan eta munduan ere izan dadin".      

Horregatik, Irungo EAJ-PNVk 2020rako Aurrekontu proiekturako kirolari zuzendutako hainbat proposamen landu dituela ere jakitera eman du, Udaletxeko beste talde politikoekin hitz egin lituzkeela esanez. "Besteak beste; kiroletako erabilera anitzeko jokalekua begiesten duen San Miguel-Anaka auzorako kirol instalazio berria, Oinaurren kirol eremu bat, Ventasen dauden kirol instalazioak estaltzea, baita Txingudyko tenis kantxak estaltzeko proposamenak ere" esan du Iguiñizek.   

Azkenik, eta beti eraikitzailea izaten saiatuz, Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaileak, salbuespenik gabe, talde guztiekin hitz egingo duela esan du. Proposatu, entzun, hitz egin eta adostu, hau da beti jarraitu dugun bidea eta hala egiten jarraituko dugu hemendik aurrera ere, hiriak dituen beharrak eta urteak gordeta daramatzatenak, behar bezala erantzun ahal izateko.

Interesatu Zaitez