Aitor Esteban: “Sumindu egiten nau Espainiako gobernuak Aurrekontuetan hitzeman ziren proiektuetan koma bakar bat ere ez aldatzeak. Arabako sail ureztatuekin gertatzen den bezala”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, azaroko Hauteskunde orokorretarako zerrendaburu jeltzaleak `procés´aren epaiaz esan du “neurrigabekoa” izan dela eta dei berezia egin du “protestak bakean egin daitezen”

Aitor Esteban: “Sumindu egiten nau Espainiako gobernuak Aurrekontuetan hitzeman ziren proiektuetan koma bakar bat ere ez aldatzeak. Arabako sail ureztatuekin gertatzen den bezala” 16Urriak
2019
2019 UrriaK 16 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Estebanek, EAJ-PNVk azaroaren 10eko hauteskundeetara eramango duen zerrendaburuak, gaur kritikatu du Espainiako gobernuak “koma bakar bat ere” ez duela mugitu Kongresuan Euskal Taldearekin hitzartu ziren proiektuetan, besteak beste Arabako sail ureztatuei dagokien aldetik, Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuan hitzemanda daudela eta “ohiko jarduera” diela gogora ekarriz. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Esteban “suminduta” agertu da eta gaineratu du jarduneko gobernu batek, esandako horiez guztiez gain, transferentziak ere egin ditzakeela. “155. artikulua aplikatu ahal badu,zergatik ezin du Estatutua bete? Ohiko jarduna da, kontrakoa da normala ez dena da”.

Kataluniako egoeraz galdetuta, `procés´aren epaia eman zenetik bi egun igaro direla, Estebanek bere egin du hiritargoak une honetan bizi duen “momentu emozionala” eta gogora ekarri du “erreferendumaren aldeko momenturik bizienak eta gorenenak ere” baketsuak izan zirela, baina ere berean ohartarazi du manifestazioak erabiliak izan daitezkeela liskarra besterik bilatzen ez duten interesatu batzuen aldetik. Horregatik, Kataluniako buruzagiak eta Generalitat-ekoak animatu ditu “epe ertain eta luzera” begiratzera eta egoera nahastu nahi dutenen bidetik ez joatea”. “Kataluniako erakundeak dira epaiaren kontrako protestak bakean egiteko interesik handiena dutenak. Erakundeen defentsa egin behar da”, gaineratu du.

Iragan astelehenean Auzitegi Gorenak eman zuen epaiaz, hautagai jeltzaleak esan du etorkizunera begira “oso galdera arriskutsuak” planteatzen dituela eta baieztatu du zigorrak, beste edozein gauza baino, “Estatuaren erantzunak” izan direla. Ildo beretik esan du Kataluniako buruzagi politiko eta sozialei sedizio eta bidegabeko eragiltzea egotzita 9 eta 13 urte bitarteko zigorrak ezartzeko erabakia “neurrigabea” izan dela eta gaineratu duenez “zigor zentzagarria jartzeko helburuarekin neurrigabe handitu dute sedizio delituaren tipoa”. “Herri agintaria bazara, sedizioak giza hilketak aurreikusten duen zigor berbera dauka.Neurrigabekeria handia iruditzen zait”, esan du.

Interesatu Zaitez