Ortuzar: “Atzo Madriletik desfilatu zuen Estatua ez da gurea: euskal eta kataluniar nazioen ukapena du oinarri”

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Pobesen deitoratu du `procés´aren´ epaia filtratu izana. “Sekula ere ez dugu jo ez beharrezko ezta egoki ere”

Ortuzar: “Atzo Madriletik desfilatu zuen Estatua ez da gurea: euskal eta kataluniar nazioen ukapena du oinarri” 13Urriak
2019
2019 UrriaK 13 |
Araba
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

“Atzo Madriletik desfilatu zuen estatua ez da gurea, ez dugu gustuko. Estatu horren oinarrian dago nazio bakarra dagoenaren ustea eta beste nazio batzuen ukapena, euskal eta kataluniar nazioena. Bestelako estatu eredu bat egon daitekeela uste dugu; eta, gainera, ona litzateke Espainiar estatuarentzat ere”. Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek gaur baloratu du atzo betiko hots handiarekin ospatu zuten urriaren 12.a. “Estatuak onartu beharko luke bere baitan nazio ezberdinak daudela eta elkarrekin bizi behar dugula, elkarrizketaren eta akordioaren bidez elkarbizitza finkatu ahal izango duena berdintasun eta aldebitasun baldintzetan. Horretaz inork hitz egin nahiko ez duen arren, horixe izango da EAJ-PNVk azaroaren 10erako hauteskundeei begira egingo duen kanpainaren ardatz nagusienetako bat”, esan du Ortuzarrek Pobesen, Arabako Indaba Pikartaren azokan. EBBko presidenteak ondoan izan ditu Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Araba Buru Bazarreko presidente José Antonio Suso, Erriberagoitiako alkate Jesús Berganza eta EAJ-PNVk Kongresu eta Senaturako Arabatik aurkeztuko dituen zerrendaburuak, Mikel Legarda eta Almudena Otaola, hurrenez hurren.

Ortuzarri galdetu diote `procés´aren epaia epez kanpo filtratu izanaz, auziperatu askorentzat sedizioa egotzita espetxe gogorra aurreikusten duena. “Guztiz deitoragarria da halako epai bat filtratu izana. Justizia, sistema demokratiko batean, ezer baino gehiago, bermea da, eta halako filtrazioekin berme horiek ez dira betetzen. Justizia sinesgarri izateko arazoak izaten hasia da”, izan da bere lehen balorazioa. Gaiaren funtsari helduta, Ortuzarrek baieztatu du betidanik aldarrikatu duena “beti pentsatu izan dugu epai hau ez zela sekula gertatu behar. Inoiz ez dugu ikusi ez beharrezko ezta bidezko ere. Katalunian arazo politiko bat dago, eta arazo politiko honen konponbidea ez da etorri epaiketetatik, ez epaietatik ezta 155. artikulua aplikatzetik ere. Irtenbidea etorriko da elkarrizketatik, elkarrizketa ireki, eraikitzaile eta demokratikotik. Irtenbidea etorriko da Kataluniako gizartearen gehiengo baten borondatea asebeteko duen konponbidea emango duen negoziaketatik”.

Interesatu Zaitez