EAJ-PNVk poz handiz esan du “ekinaren ekinez” lortu duela Lemoizko zentraleko lurrak euskal erakundeen esku geratzea

Aitor Estebanek gogoratu du “ekinean” jarraituko duela Espainiako Gobernuak gainerako konpromisoak bete ditzan, “ez baitu zentzu handirik ohiko gaiak geldituta geratzea gobernua funtziokoa delako”

EAJ-PNVk poz handiz esan du “ekinaren ekinez” lortu duela Lemoizko zentraleko lurrak euskal erakundeen esku geratzea 11Urriak
2019
2019 UrriaK 11 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Lemoizko antzinako zentral nukleareko lurrak, Bizkaian, Euskadiko erakundeen esku utziko dira, EAJ-PNVk Mariano Rajoyren Gobernuarekin adostu zuen eta Kongresuko talde jeltzaleak eskatuta Sánchezen Gobernuak jaso eta bereganatu zuen akordio batean ezarritakoa betez. Horixe izan da Aitor Esteban, azaroaren 10eko hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak jakitera eman duen “albiste ona”, “zailtasun askoren ondoren eta ekinez eta ahalegin handiz lortu dena”.

“Benetan poztu gara azkenean gobernuaren agindu hori izenpetua izan delako, eta hori beste gurutzetxo bat da EAJ-PNVk Madrilen planteatu eta adostu zituen gaietan, apurka-apurka betetzen ari direnak”, esan du Estebanek Sabin Etxean eskaini duen prentsaurrekoan.

Hautagai jeltzaleak ildo beretik gogoratu du oraindik hainbat gai daudela burutu gabe, Gobernu zentralarekin hartutako konpromisoak dira, oraindik bete ez direnak eta “jarduera arruntaren barruko gaiak” direnak. Estebanen hitzetan “ez dauka zentzurik geldituta egotea gobernua funtziokoa delako”. Gai hauen artean daude Abiadura Handiko Trena Euskadiko hiriburuetan sartzeko proiektua edo transferentzien egutegia betetzea, Estatutuan aurreikusitakoa betetzera begira. Estebanek baieztatu du “ekinean” jarraituko duela geroan ere Lemoizko hau “bezalako albiste gehiago” eman ahal izateko.

Franco hobitik ateratzeko asmoaz galdetuta, Espainiako gobernuak eguna jarri duela gogoan, Estebanek argi bezain sendo hitz egin du “Bihar egin ahal izango bagenu, hobeto. Zenbat eta arinago, orduan eta hobeto”, esan du. 

 

Interesatu Zaitez