Euskal haserrea euskal botora zuzendu behar da

Beasainen izandako lan-bileran Maribel Vaquero Senaturako hautagaiak politika egiteko euskaldunek duten modu ezberdina azpimarratu du eta une honetan gizarteak sentitzen duen desilusio eta haserreari buelta eman eta boto aktiboa bilakatzera deitu du.

Euskal haserrea euskal botora zuzendu behar da 11Urriak
2019
2019 UrriaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Goierriko EAJ-PNVk Beasainen egindako lan-bileran, hauteskundeei begira lanean gogotsu hasteko premia azaleratu da, batez ere, gizartean sentitzen den haserreari buelta emateko. “Euskal haserrea euskal botora zuzendu behar dugu”, adierazi du Maribel Vaquero Senaturako hautagaiak. “Hauteskundeak ditugu berriro, baina hauek ez dira besteak bezalakoak. Hauteskunde hauen ezaugarri nagusiak bi dira: porrot baten ondorioa direla, gobernua sortzeko ardura zutenek hori egiteko gai izan ez direlako, eta horrek jendearen haserrea eragin duela”, azpimarratu du Vaquerok.

Jendearen egonezin horri aurre egiteko euskaldunek duten politika egiteko modu ezberdina azpimarratu du senaturako hautetsiak: “norbait haserre badago, euskal haserrea euskal botora zuzendu dezala. Guk politika egiteko modu ezberdina dugu eta horregatik gara ezberdinak. Edo ezberdinak garelako politika egiteko modu ezberdina dugu”.            

EAJ-PNVren Senaturako hautagaiak diren Maribel Vaquero eta Luke Uribe-Etxeberriarekin batera Diputatuen Kongresurako hautagaia den Iñigo Barandiaran eta Beasaingo alkate Aitor Aldasoro izan dira lan-bileran Goierriko hainbat alderdikideekin batera.

Interesatu Zaitez