Alderdi Egunaren bezperan, Ortuzar, Urkullu, Suso, Atutxa eta Zarate dozenaka gazte jeltzaleren ondoan izan dira Forondako zelaietan zuhaitz bat landatzean egin den ekitaldi sinbolikoan
“Ekitaldi xume baina sinbolikoa da. Zuhaitz hau landatzean, Eusko Gaztedi-EGI osatzen dugun pertsona guztion aldetik erakutsi nahi dugu klima aldaketaren kontrako borrokarekin daukagun konpromiso argi eta irmoa, ardura hori EAJ-PNV osoarekin partekatzen dugun erronka delarik. Lur planetaren iraunkortasunarena da EGIren eta EAJren agendan egon den eta egongo den erronka handia”. Aitana Agirrek, Euzko Gaztedi-EGIko militanteak-ahotsa jarri dio gazte jeltzaleek gaur goizean Forondako zelaietan egin duten ekitaldiari, bihar Alderdi Egunaren edizio berri bat hartuko duen toki berean. Dozenaka EGIkide etorri dira zelaian haritz bat landatzera, ondoan izan dituztelarik Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Araba Buru Batzarreko presidente José Antonio Suso, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta EBBko idazkari Mireia Zarate. Bere parte hartzearekin, burukideek eta Lehendakariak beren konpromisoa adierazi nahi izan dute zuzentzen dituzten alderdiaren eta erakundeen jarduera politikoan Gizateriak gaur egun daukan erronkarik handiena sartzen jarraitzeko: Lur Planeta hau babestea.
Ekitaldia amaitutakoan, Ortuzarrek, Urkulluk eta Miren Atín EGIkideak biharko ekitaldirako soinu probak egin dituzte Forondan. Jarraian, burukideek eta Lehendakariak jeltzaleen jai handiaren arrakasta bermatzeko egin beharreko prestaketa lanekin jarraitzeko batu diren boluntarioak agurtu eta animatu dituzte. Eguraldia ere ederra izango da.