Landaberriren bidearen obretarako egindako kudeaketak kezkatzen gaitu

Landaberriren bidearen obren behar urgenteak bideratzeko Lasarte-Oria eta Donostiako udalak eta Hezkuntza Delegazioaren arteko bilera deitzea eskatu du Lasrte-Oriako EAJ-PNV udal taldeak.

Landaberriren bidearen obretarako egindako kudeaketak kezkatzen gaitu 10Irailak
2019
2019 IrailaK 10 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

Irailaren 9ko plenoan EAJ-PNVk Landaberriren bidearen inguruko galdera egin eta gero, jeltzaleen ikuspuntuan “kezkaturik gaude Landaberriren bidearen obretarako egindako kudeaketarekin. Udaletxearen batzorde informatiboetan egindako galderei, 45.000 €ko harri-lubeta bat jartzearekin arazoa konponduko zela aipatu izan digute, baino kanpo txosten baten arabera 600.000 €ko inbertsioa egin beharko litzake, mikropilote bulonatuen errenkada bat jarriaz. Eta obra edo obraren kosteak ez gaitu kezkatzen; ikasturte berriarekin arazoa hor jarraitzen duela eta Donostiako udalarekin eta Hezkuntza Delegaritzarekin mahai baten inguru ez eseri izana da kezkatzen gaituena, 2011-15 legealdian bide horretan egon zitezkeen krisi egoeretarako onartu zen mozioak esaten zuen bezala”.  

“EAJ-PNV udal taldetik hiru erakunde hauen arteko bilera hau antolatzearen aldekoak gara, adostutako irtenbidea mahai horretatik atera daitekeelako. Egoera hau hobeto bideratu zitekeela eta hobetu gestionatu daitekeela uste dugu, batik bat, 400 ikasleen segurtasuna jokoan dagoenean. Gestio kaxkar honek sortu duen ziurtasun-ezak ere kezkatzen gaitu”.  

Udal gobernuak zer ikusia duen inkomunikazio egoera hau sortu den aldi berean, EAJren udal taldeak gogora ekarri du “gure udal taldeak bultzatuta, ekainaren 6ean, 3 hezkuntza eragileen arteko bilera bat antolatzea lortu genuen, non Guraso elkarteak, Landaberriren zuzendaritza taldeak eta Hezkuntza sailaren arten Landaberri eraikuntzan jangela bat instalatzeko akordioa itxi zuten. Gainera, akordio honi jarraipena egiten ari gara eta dagoeneko Hezkuntza Sailak jangela hurrengo inbertsioetarako zerrendan sartuta daukala eta prozesu guztia martxan jarrita dutela informatu gaituzte”.  

Interesatu Zaitez