Izaskun Bilbao: “Egitasmoak, arrazoiak eta emozioa Europa sozialagoa eraikitzeko, horrek denak bultzatu du EAJ-PNVk Von der Leyeni eman dion baietza”

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak aldeko botoa eman dio Ursula Von der Leyenek Europako Batzordeko presidenterako hautagaitzari “bere hautagaitzarekin batera egitasmoak, proiektuak eta arrazoiak eman dituelako eta emozioa sorrarazi didalako, Europako Batzordeko presidente izango den lehen emakumearengandik espero nuena, hain zuzen”

Izaskun Bilbao: “Egitasmoak, arrazoiak eta emozioa Europa sozialagoa eraikitzeko, horrek denak bultzatu du EAJ-PNVk Von der Leyeni eman dion baietza” 16Uztailak
2019
2019 UztailaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Argudio nagusienen artean ekarri ditu gogora hautagaiak esparru sozialean eta ekonomikoan eta ingurumenerako planteatu dituen egitasmoak, berdintasunaren eta aniztasunaren alde daukan konpromisoa, Europako demokraziaren kalitatearen kontrola eta bere jarrera. “Esate baterako, emakume honek bere etxean Siriako errefuxiatua hartu zuen eta gaur egun eredugarria da integratzeko eta hobetzeko egin duen bideagatik”.

Estrasburgoko ordezkari jeltzaleak nabarmendu du Batzordeko presidenterako hautagaiak RENEW taldean egin zuen agerraldian zehaztapen batzuk eskatu zizkiola bere eredu sozialaren inguruan eta Europa ekonomikoki suspertzeko eta berrindustrializatzeko asmoez. “Gaur egungo kezka horiei guztiei erantzun die. Bere proposamen sozialak jasotzen du gutxieneko errenta printzipioa, Europa mailako langabezia asegurua eta langabeziaren eta marjinazioaren kontrako helburuak eta programak”.

Europako euskal diputatuak Alemaniako politikaria deskribatzeko orduan esan du “pertsona zehatza eta prestatua” dela. “Galdera guztiak erantzun ditu eta Batasunaren erreforma sakonari ekingo dio bere funtzionamendua hobetzeko eta hiritargoarekin hurbilagoa izan dadin”.

Amaitzeko, Bilbao Barandicak EBko erakunde nagusietako izendapenak ahalbidetu dituen akordioak balioetsi ditu, egonkortasuna ekarri dielako eta konpromisoan populista eta ultraeskuindarren kontrako “osasun-lerroa” jaso duelako.

Interesatu Zaitez