Izaskun Bilbaok EBn ekarri ditu gogora Nafarroako uholdeak, eta klima aldaketari presaz era erantzukizunez aurre egitea eskatu du

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak Estrasburgon gogoratu ditu iragan astean Nafarroan gertatu ziren uholdeetako biktimak eta bereziki bizia galdu zuen Villabako gaztea. Era berean nabarmendu du halako fenomenoak gero eta sarriago gertatu ohi direla eta hori oso lotuta dagoela gaur egun gertatzen ari den klima aldaketarekin

Izaskun Bilbaok EBn ekarri ditu gogora Nafarroako uholdeak, eta klima aldaketari presaz era erantzukizunez aurre egitea eskatu du 15Uztailak
2019
2019 UztailaK 15 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Izaskun Bilbaok era berean gogoratu duenez azken zorigaitzaren ondorioz “hiru udalerri gune katastrofiko bihurtu dira eta azken gertakari honek hausnartzera eraman behar gaitu, fenomeno atmosferiko hauek zerikusi handia dutelako klima aldaketarekin”. Horregatik nabarmendu duenez “solidariotasun adierazpen hau dei berezia ere bada larrialdi klimatiko hau legealdi honetan lehentasuna izan dadin. Estrategia globala behar dugu, inolako zalantzarik gabe”.

Interesatu Zaitez