Pako Arizmendik, Ipar Buru Batzarreko presidenteak (IBB) Lurralde Elkargo berriaren martxa ona eta bere garapena balioetsi ditu. “Irabazi behar dugun erronka da, egun batez Lurralde Erakundea lortu nahi badugu, gure askatasun eta erantzukizun asmoaren lehen urratsa da”
IBBk iragan igandean egin zuen Hazparnen, Lapurdin, Ikurrinaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldia, “Ikurrinaren Pesta” izenarekin egin ohi dena. Arizmendik bertaratuei eskaini die ikurrinak eta bereziki filosofi humanista ordezkatzen duen gurutze xuriaren pareko mezu soziala: “Egun batez, gizartearen zati handi batek pairatzen dituen ezberdintasunak desagert daitezen nahiko genuke, bereziki emazteentzat, munduan. Gure erakundeetan erantzukizunezko lanak betetzen hasten dira emazteak. Emazte eta gizonen arteko berdintasuna defenditzen du EAJ-PNBk duela hainbat urte”.
Burukideak era berean ekarri du gogora EAJ-PNBren lehen xedea, Lurralde Elkargo berriaren martxa ona eta bere garapena, alegia. “Rabazi behar dugun erronka da, egun batez Lurralde Erakundea lortu nahi badugu, gure askatasun eta erantzukizun asmoaren lehen urratsa da”.
Dani Camblongek, Hazpandar alderdikidea eta herri huntako zinegotzi ohiak, kimu horren iturria orroitarazi du. Hazparne eta Azpeitia, Gipuzkoar herriaren arteko parezkatzearen ikurra da. “Gernikako zuhaitzaren kimu hau eskaini digute Azpeitiarrek. Hemen landatu edo lurperatu duguna hameka harri horien artean; 11 harri Hazparneko 11 auzoetan bilduak eta gure Gernikako arbola sustengatzen dutena”.
Ondoren, pesta honen parte hartzaileek bazkari bat hartu dute, Berria Trinketearen ondoan.