Izaskun Bilbaok digitalizazioa eta deskarbonizazioa aldarrikatu ditu errepide bidezko garraioaren etorkizuna bermatzera begira

EAJ-PNVko eurodiputatu eta Europako Parlamentuko Garraio Batzordeko kide Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du errepide bidezko garraioa ezinbestekoa izango dela etorkizunean, eskaintzen duen kapilaritateagatik eta bezeroen beharrei erantzuteko orduan ematen dituen aukerengatik

Izaskun Bilbaok digitalizazioa eta deskarbonizazioa aldarrikatu ditu errepide bidezko garraioaren etorkizuna bermatzera begira  12Uztailak
2019
2019 UztailaK 12 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Bartzelonan egin den ekitaldian azpimarratu du Europa mailako mugikortasunerako sistema integratua ezartzeak posizio hori finkatuko duela baina aldaketak ekarriko dituela. “Aukera horiek denak baliatu ahal izateko digitalizazioaren aldeko apustu sendoa egin beharko da eta sektorearen deskarbonizazioa bihurtu beharko da klima aldaketaren kontrako borrokarako tresna”.

Izaskun Bilbao Barandicak adierazpen hauek egin ditu IESEk errepide bidezko garraioa Europa mailan arautu beharrari buruz Bartzelonan egin den mintegian, esparru hori delarik Europako Parlamentuak hurrengo asteotan landu beharko duen gaia.

Interesatu Zaitez