Terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldian izan da EAJ-PNV

Kongresuan egin den bilkura solemne honetara joan dira Kongresuko bozeramaile Aitor Esteban, Maribel Vaquero eta Imanol Landa senatariak, eta Monika Hernando eta Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzaren izenean

Terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko ekitaldian izan da EAJ-PNV  27Ekainak
2019
2019 EkainaK 27 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Esteban eta Maribel Vaquero, hurrenez hurren EAJ-PNVreren Euskal Taldeko Kongresuko bozeramaile eta Senatuko bozeramaile ondokoa, eta Imanol Landa Senatuaren Mahaiko Hirugarren Idazkari teknikoa izan dira gaur Diputatuen Kongresuan terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko egin den bilkura solemnean.

Ordezkari jeltzaleekin batera izan dira Eusko Jaurlaritzatik joan den ordezkaritzako kideak, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen Saileko Zuzendaria eta  Gogora-Oroimena, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Insitutuko Zuzendari Aintzane Ezenarro. 

Ekitaldia urtero egin ohi da 2010eko martxoaren 11n Kongresuan hartu zen erabakiaz geroztik. Une hartan Parlamentuko Talde guztiek adierazpen instituzional baten bidez erabaki zuten ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimen Eguna izango zela.

Interesatu Zaitez