Luke Uribe-Etxebarriak Eusko Legebiltzarra utzi du senatari kargua hartzeko

Uribe-Etxebarriak osteguneko bilkuraren ondoren egin zion uko eusko legebiltzarkide aktari. Karmen Solorzanok hartuko du bere lekua

Luke Uribe-Etxebarriak Eusko Legebiltzarra utzi du senatari kargua hartzeko 21Ekainak
2019
2019 EkainaK 21 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Luke Uribe-Etxabarriak ostegunean hartu zuen parte azken aldiz Eusko Legebiltzarraren ohiko bilkuran. Amaitutakoan, Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide-aktari uko egin zion.

Uribe-Etxebarriak Senaturako hautagaitzan parte hartu zuen apirileko hauteskundeetan, Gipuzkoatik. Orain JxCat taldeko kide izango da, EAJ-PNVk senatarietako bat utzi baitio talde subiranista katalanak talde parlamentaria sortzeko aukera izan zezan legealdi berrian.

Uribe-Etxebarria eusko legebiltzarkidea izan da 2001etik (VII. legealdia) ostegunerarte (XI. legealdia). Urteotan hainbat batzordetan hartu du parte, bereziki Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak; Industria Politika eta Lehiakortasuna; Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa; eta EITB.

Carmen Solorzanok (Donostia, 1952) hartuko du bere aulkia euskal Ganberan. Medikuntzan lizentziatua da, pediatrian espezializatutakoa, eta 40 urte daramatza lan horretan. Solorzanok ekainaren 27ko bilkuran (osteguna) hartuko du kargua. 

Interesatu Zaitez