Goia eta Gascoren ustez EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko itunak Udalaren egonkortasuna bermatzen du

Bi alderdiek gobernuan jarraituko dute hiriak aurrera egin dezan, eta beti, Udal-talde guztiei akordioak egitera irekita. EAJ-PNVk 6 ordezkari izango ditu, alkateaz gain, Tokiko Gobernu Batzordean, eta PSE-EEk hiru

Goia eta Gascoren ustez EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko itunak Udalaren egonkortasuna bermatzen du 18Ekainak
2019
2019 EkainaK 18 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta PSE-EEko bozeramaileak Ernesto Gascok, gaur goizean aurkeztu dute atzo jeltzaleek eta sozialistek erdietsi zuten gobernu ituna koalizio gobernuari lau urteetarako jarraipena emateko.

Biek sinatutako testuak legealdi honetan zehar bi alderdiak konprometituko diren gai orokorrak jasotzen ditu, eta hain zuzen ere, horiek hemendik udazkenera bitartean konkretuko den Gobernu Programan zehaztuko dira, aurreko lau urteetan egin zen bezala.

Eneko Goiak, azpimarratu du “aurrekoa legealdi produktiboa izan zela hiriarentzat. Donostiak aurrera egin du eta hori lortu du akordioetarako gaitasuna izan dugulako”. Honela, adierazi du “gure erantzukizuna da aurrera egite horrek jarrai dezala, horretarako, gure desberdintasunak alde batera utzi ditugu eta gure esfortzuak batzen gaituzten gauzetan jarri ditugu”.

Era honetan, Goiak adierazi du “akordioak udalaren egonkortasuna ziurtatzen duela, baina Udalan ordezkaritza duten beste alderdi politikoei ere eskua luzatu die elkarlanean aritzeko hiriaren onurarako”.

Bere aldetik, PSE-EEko bozeramaileak, Ernesto Gascok, akordioa baloratu du, “egonkortasunerako akordio bat dela, elkarrizketerako, ulertaratzeko eta oinarriak finkatzeko, hiriaren aurrerapena, egonkortasuna eta oparotasuna bermatzeko”.

Gascok azpimarratu du, “akordioa orekatua eta zentzuduna dela, akordio batera iristeko arazorik ez dela egon, aurretik jarri ditugulako hiriaren eta donostiarren interesak. Orain lankidetzan eta leialtasunean lan egin behar da hiria egiten jarraitzeko”.

Udal gobernua eta arloen banaketa

Eneko Goia alkatearekin batera Tokiko Gobernu Batzordea osatuko dute EA-PNVko sei zinegotzik (Nekane Arzallus, Juanra Viles, Jaime Dominguez-Macaya, Pilar Arana, Aitziber San Román eta Martín Ibabe), eta PSE-EEko hiru zinegotzik (Ernesto Gasco, Marisol Garmendia eta Enrique Ramos). Nekane Arzallus izango da lehenengo alkateorde, Ernesto Gasco bigarren, Marisol Garmendia hirugarren eta Juanra Viles laugarren.

Arloei dagokienez, EAJ-PNVk segidakoak kudeatuko ditu: Hirigintza Sostengagarria eta Etxebizitza (Nekane Arzallus); Lehendakaritza eta Gobernantza (Juanra Viles); Mugikortasuna eta Garraioa (Pilar Arana); Ogasuna eta Finantzak (Jaime Dominguez-Macaya); Gizarte Ekintza (Aitziber San Roman); Kirolak, Hiri-Segurtasuna eta Herri-Babesa (Martín Ibabe); Kultura, Euskara eta Jaiak (Jon Insausti). Gainera, atxikitako zinegotzia izango du Auzoak eta Zeharkako Proiektuak kudeatzeko, eta bere izena hurrengo egunetan jakinaraziko da.

Bestalde, PSE-EEk honako arloak kudeatuko ditu: Ekonomia Garapena, Enplegua eta Turismo Jasangarria (Ernesto Gasco); Gune Publikoak eta Hiri Proiektuak (Marisol Garmendia); Ekología, Hezkuntza eta Gazteria (Enrique Ramos); Berdintasuna, Elkartasuna eta Eskubide Zibilak (Duñike Agirrezabalaga). Miguel Angel Díez Gune Publikoetako atxikitako zinegotzia izango da.

Interesatu Zaitez