EAJk eta PSE-EEk Donostiako Udalerako gobernu hitzarmena adostu dute

Eneko Goia eta Ernesto Gascok bihar emango dute adostutako itunaren berri

EAJk eta PSE-EEk Donostiako Udalerako gobernu hitzarmena adostu dute 17Ekainak
2019
2019 EkainaK 17 |
DONOSTIA

PARTEKATU

EAJ eta PSE-EE udal taldeek gobernu hitzarmena adostu dute datozen lau urteotan Donostiako Udalean elkarrekin gobernatzeko. Itun horren arabera, bi alderdiek Udaletxeko kudeaketa arlo ezberdinak banatuko dituzte.

Pasa den maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondoren hasitako negoziaketen ondorioz, jeltzaleek eta sozialistek oinarrizko agiri batean jaso dute datozen lau urteotarako euren gobernu egitasmoa. Eneko Goia alkateak eta Ernesto Gasco zinegotzi sozialistak bihar aurkeztuko dituzte hitzartutakoaren xehetasunak.

Hitzarmen horren arabera, Alkatetzaz gain, EAJ-k honako arloak kudeatuko ditu: Hirigintza eta Etxebizitza; Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak, Partaidetza eta Berrikuntza; Mugikortasuna eta Garraioa; Ogasuna eta Finantzak; Gizartekintza; Kirolak, Hiri Segurtasuna eta Babes Zibila; Kultura, Euskara eta Festak.

Alderdi Sozialistak, bere aldetik, ondoko arloen ardura izango du: Ekonomiaren Sustapena, Enplegua eta Turismoa; Gune publikoak eta Hiri proiektuak; Ekologia, Hezkuntza eta Gazteria; Berdintasuna, Lankidetza eta Eskubide Zibilak.

Eneko Goiak eta Ernesto Gascok bihar emango dute akordioaren berri, Udaletxean, goizeko 11:00etan.

Interesatu Zaitez