Euskadik enpresei lagunduko die funts berria sortuaz

Lakuak 2019an bultzatuko du 250 milioirainoko arrisku kapitaleko funtsa

Euskadik enpresei lagunduko die funts berria sortuaz 01Ekainak
2019
2019 EkainaK 01 |
Berria

PARTEKATU

“Enpresen finantzaketa egokia bermatzea oinarrizkoa da inbertsioa, jarduera eta enplegu aukerak sortzera begira”, esan du Iñigo Urkullu lehendakariak  Euskadiko arrisku kapitaleko funtsa sortuko dela iragartzearekin batera. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez funts honek inbertituko du hedatze eta eraldatze beharrak dituzten enpresetan, berritze eta nazioartekotze prozesuetan sartuta daudenetan. Inbertsio funts berri hau sortu da lankidetza publiko eta pribatutik eta 2018an 125 milioi euroko baliabideak izango ditu. Kopuru hau 250 milioira irits liteke eta arduradunek espero dute  lagungarri gertatzea  eta Euskadiko enpresei  bertan finkatzeko bultzada ematea.

Interesatu Zaitez