Euskadiko selekzioak golik gabeko berdinketa lortu du Panamako selekzioaren kontra jokatu zuen lagunartekoan

Barakaldokoak hamaikako indartsua osatu zuen, Iñigo Martínez Athletic Clubeko zentral internazionalarekin. Euskal taldea osatu zuten aurten goreneko kategorian jokatu duten hamar jokalarik. Lehen mailakoa ez den bakarra izan da Athletic-eko harrobiko Gaizka Larrazabal.

Euskadiko selekzioak golik gabeko berdinketa lortu du Panamako selekzioaren kontra jokatu zuen lagunartekoan 30Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 30 |
Berria

PARTEKATU

Clementek euskal taldea ondorengoekin osatu zuen:  Iago Herrerín (Athletic) atezain gisa, Íñigo Martínez (Athletic), Aritz Elustondo (Erreala) eta Mikel Balenziaga (Athletic) zentral gisa, Unai Bustinza (Leganés) eta Aihen Muñoz (Real Sociedad) hegalean, Mikel San José (Athletic) eta Manu García (Alavés) erdiko zentral gisa, Gaizka Larrazabal (Athletic) eta Javi Eraso (Leganés)  hegalekoen laguntzarekin, eta Aritz Aduriz (Athletic) '9' zenbakiarekin.

Interesatu Zaitez