Eusko Alderdi Jeltzalearen 17 prokuradoreek, jardunean dagoen (diputatu nagusia) Ahaldun Nagusia buru, Arabako Foru Ganberaren erregistroan bere agiriak aurkeztu dituzte
Jardunean dagoen diputatu nagusiak eta Arabako Batzar Nagusietara EAJ-PNV-k buru duenRamiro Gonzálezek gaur goizean “Arabako herritarrak pasa den maiatzaren 26eko hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzaleari eman zion berme garbiak Arabarenlidergoan jarraitzeko erantzukizuna hartzea egiten digu, inoiz baino babes gehiagorekin eta elkarrizketa, elkarlana eta egonkortasunaren bilatzea premisa ditugularik”, azpimarratu du. Hitz hauek EAJ-PNV-ren 17 prokuradoreek Arabako Ganberaren Erregistroan hauteskunde batzordearen eskutik agiriak jaso ondoren esan ditu Ramiro Gozálezek, Mahaiaren Eraketaren Bilkura baino hiru egun lehenago , ekainaren 14a hain zuzen ere.
Jardunean dagoen diputatu nagusiak esan duenez Eusko Alderdi Jeltzalea izan da Arabako Batzar Nagusien historian zehar bakarki emaitzarik onenak lortu dituen alderdi politikoa. Beraz, biztalenriaren agintea garbia da : erakunde hau orain arte mantendu dugun animoarekin(kemena, gogoa, adorea) lan egiten jarraitzeko babesa eman digu”.
Ramiro Gonzálezek gobernuak hurrengo legealdirako ezarri dituen premisak lidergoa, elkarlana eta egonkortasuna direla mantendu du. “Lurraldearen lidergoan jarraituko dugu. Lau urte hauetan zehar egin dugu eta orain babes gehiagorekin berriro egiteko mandatua jaso dugu. Elkarrizketan eta elkarlanean egingo dugu, beste erakundeekin eta beste talde politiko guztiekin, hau baita gure politika ulertzeko modua, gure DNA-an dago”, errepikatu du.
Gobernu akordioa PSErekin
Ondoren, Ramiro Gonzálezek hirugarren ardatza aipatu du: egonkortasuna. “Egonkortasuna bilatzea da biztanleriak aukeratu duen formula. Horretarako garrantzitsua da Arabako Batzar Nagusietan gehiengo zabal bat bilatzea. Formula arrakastatsua izan da. Lurraldearen egoera hobetzera eraman gaitu eta modu berean lan egiten jarraituko dugu”, azaldu du.
Zentzu honetan , jardunean dagoen diputatu nagusiak gobernagarritasun akordioa bat bilatuko dutela aitortu du eta akordioa hau PSE-rekin bilatuko dutela azpimarratu du , eta jarraian Batzar Nagusietan ordezkariak dituzten taldeekin dagoeneko bildu dela adierazi du.
“Etorkizuneko erronka nagusiei aurre egiteko batera lan egiteko (lankidetzan aritzeko)nahia helarazi diet, akordio puntuak bilatzeko nahia, legealdia hau oso garrantzitsua baita da Araba abangoardiako lurralde bat izatea nahi badugu, enplegu beterantz joan nahi badugu, zahartzearen erronkari aurre eginez eta lurralde bizi eta bizi kalitatezko batean”, esan du amaitzeko.