KulturAraba Bulegoak bere ateak irekitzen ditu berriro Arabako kultur sektoreko kideei aholkuak emateko

Vitoria-Gasteizeko Udalak eta Laboral Kutxak bat egiten dute Aldundiarekin proiektu honi jarraipena emateko

KulturAraba Bulegoak bere ateak irekitzen ditu berriro Arabako kultur sektoreko kideei aholkuak emateko 11Ekainak
2019
2019 EkainaK 11 |
Arabako Foru Aldundia

PARTEKATU

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Laboral Kutxak KulturAraba Bulegoa kultura erakundeei eta profesional autonomoei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuarekin jarraitzea itundu dute. Zerbitzu hori proiektu pilotu gisa jarri zuen abian iaz Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak.

Programa pilotu horrekin Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren (2017-2020) Kultura Erakundeak Sendotzeko eta Modernizatzeko Programaren lehentasunezko ekintzetako bat abian jartzen zen.

Horrela, hilabete batzuetan zehar bulego honek erantzuna eman die kultur proiektu bat martxan jartzen denean sortzen diren galderei. Pilotu fase honetan 38 kultura agente hurbildu dira bulegora 58 kontsulta egiteko. Agente gehienak Vitoria-Gasteizetik heldu dira, baina baita beste leku batzuetatik ere. Kontsulten ehuneko 60 bulegoan bertan egin dira, ehuneko 24a interneten bide eta 16a telefonoz. 

Interesatu Zaitez