Aitor Esteban eta José Luis Ábalos Kongresuan batzartu dira asmo “lasai eta eraikitzailearekin”

Batzarrak ordu beteko iraupena izan du eta “lehen kontaktutzat” hartu dute ordezkari biek. Era berean adostu dute lanean jarraituko dutela “aurrera egiten saiatzeko, elkar ulertzera begira”

Aitor Esteban eta José Luis Ábalos Kongresuan batzartu dira asmo “lasai eta eraikitzailearekin”  12Ekainak
2019
2019 EkainaK 12 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Esteban, EAJ-PNVren Talde Parlamentarioko bozeramailea eta José Luis Ábalos, PSOEko antolakuntza gaietarako idazkaria, Diputatuen Kongresuan batzartu dira gaur ordu bete iraun duen bileran. Topaketa gaur goizean 11:15ak aldera hasi da eta Alderdi Sozialistak inbestidurara begira Parlamentuan ordezkatuta dauden alderdiekin hasi duen elkarrizketa errondaren barruan kokatzen da.

Batzarra giro “lasai eta eraikitzailean egin da”, baina PSOEren agenda nahiko estu dagoenez, Aitor Estebanek esan du ezinezkoa izan dela “lehen kontaktutik harago joatea”. Edozein kasutan, Estebanek eta Ábalosek adostu dute lan egiten jarraituko dutela “ aurrera egiteko aukerak aztertzeko eta elkar ulertzera begira”.

Euskal Taldeko bozeramaileak Ábalosi adierazi dio EAJ-PNVk hitz egiten jarraitzeko asmoa duela “presarik gabe eta gaiak sakontasun handiagoz lantzeko”, azken xedea erakundeen egonkortasuna delarik. Edozein kasutan, Estebanek ohartarazi duenez “PSOEk oraindik ezin du EAJ-PNVren sei botoekin kontatu Pedro Sánchezen inbestidurarako”.

Halaber eta gaur egungo egoera politiko orokorra aztertu ondoren, Estebanek Ábalosi adierazi dio ezinbestekoa dela erronka batzuei heltzea, besteak beste pentsioen sistemaren eta lan merkatuaren sistemaren aldarazpena edo lurralde politikaren aldarazpena. “Espainiako Estatu barruan arazo serio batzuk daude esparru ekonomikoan edo lan gizarte eta herrialde mailako esparruetan eta adorez eta erabakimenez heldu behar zaie guztiei. Eta komenigarria litzateke albait arinen ekitea”, nabarmendu du Estebanek.

Interesatu Zaitez