Europako Parlamentuko euskal diputatuak gogora ekarri ditu Europako ebazpenek maila berean jartzen dituztela Ekonomia Hitzarmena eta Ekonomia Ituna eta beste estatu kide batzuetako ogasunak
Bilbao gaur goizean izan da ETB1en “Egunon Euskadi” saioan eta Europako hainbat gairen inguruan mintzatu da. Arestiko tesiaren alde gogoratu du Europako Parlamentuan legealdi honetan gehiengo zabal batez onetsi den txostenean aldarrikatzen direla Europako Nazio Gutxituen eskubideak. Era berean gogoratu du Europan gai honi buruz nagusitzen diren jarrerak hurbilago daudela ikuspuntu jeltzaleengandik Ciudadanos moduko alderdi ultra zentralistetatik baino. Era berean animatu du Ciudadanosekoei ALDE taldeaz galdetzea “beraiek izan baitziren taldean sartzea eskatu zutenak gu geu sortzaileetako batzuk garen arren eta gai honen inguruan daukagun jarrera eta Europako Alderdi Demokratarena horren argi dauden arren”.
Europako diputatu aukeratu berriak gaurko saioa aprobetxatu du hauteskundeetan jaso duen babesa eskertzeko eta era berean aldarrikatu du toki eta erregioetako agintariek bete dezaketen eginkizuna Europa mailan inmigrazioak planteatzen duen arazoa konpontzeko orduan. “Horren inguruko erabakiak hartzeko prozesuetan integra daitezke, beraiek direlako zerbitzuak ematen dituztenak eta integrazioa egiten dutenak”. Era berean nabarmendu du Europa mailako akordioa behar duela eta “Share” proposamena bezalako ekarpenen garrantzia azpimarratu du. Proposamen hau Euskadik planteatu zuen hartu beharreko pertsona kuotak banatzeko. Era berean aldarrikatu du Batasuneko erakundeek “eskuduntza gehiago izan beharko lituzketela estatu kideei akordioak betetzera derrigortzeko, estatuak direlako orain arte Europa mailako erantzunak blokeatu dituztenak”.
Izaskun Bilbao Barandicak era berean aldarrikatu du akordio zabal eta irekira iritsi ahal izatea Europako sozialistek eta popularrek bat eginik ere ganberan gehiengo absolutua ez dutela aprobetxatuz, eta ospatu du ultra eskuindarrekoek ere ez dutela indar nahikorik Europako erakundeak blokeatzeko. Gogora ekarri duenez Trump-en aholkulari (Steve Bannon) ultra-eskuindarrekoen mugimenduei laguntzeko lana egin duela eta azpimarratu du Trumpek Europaren kontrako politika egiten duela jakin dakielako Europa batua lehiakorra dela eta nahiago duela halako beste operadorerik ez egotea, mundu globalean halako egiturek baino ez diotelako erantzungo planteamendu globala duten arazoei. “Baina ezin dugu ahaztu -nabarmendu du- irtenbide global horiek toki mailan betearazten dira eta horregatik egitura horiek deszentralizatuta egon behar dutela.
Euskal diputatuak esan du ez dela erraza iragartzea Brexit prozesua nola amaituko ote den baina esan du Europako estatu eta erakundeek erantzun positiboa eman dutela. “Jarrera bateratua aurkeztu zuten, beldurrik gabe eta marra gorriak ezarriz hiritargoaren eskubideak bermatzeko,bereziki Irlandako bake prozesuari dagokion aldetik”. Era berean deitoratu du prozesu honen sorburuak izan zirela “alderdi baten barruko krisia,populismoa eta demagogia”. Bilbaok esan du espero duela Brexit delakoa “imintzio” gisa gogoratua izan dadila “denok ikasbidea atera dezagun”.
Amaitzeko eta udalak eta batzar nagusiak eratzeko orduan adostuko diren hitzarmenez galdetuta, konfiantza adierazi du eta esan du negoziaketa prozesuan daudenen helburuak direla ekarpena ematea eta hiritarren beharrei begiratzea. Era berean aldarrikatu du espero duela Nafarroako eragileak izan daitezela foru komunitateko erakundeak gobernatzeko ituna behin betiko adostuko dutenak.