Donostiak gogora ekarri du 1976. urtean ETAk hildako Alfredo García

Askatasunaren hiribidean, eraila izan zen lekuan, plaka oroigarria jarri da, martxoaren 23an jarri ziren beste lau plaken ondoan

Donostiak gogora ekarri du 1976. urtean ETAk hildako Alfredo García 01Ekainak
2019
2019 EkainaK 01 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Alfredo García Gonzálezen familiak bere senidearen oroimenez jarri den plaka desestali du. Plaka Juan María Araluce, José María Elicegui Díez, Antonio Palomo Pérez eta Luis Francisco Sanz Floresen oroimenez jarri zirenen ondoan dago, izan ere, 1976. urtean ETAk  erail zituen atentatu berean.

Martxoaren 23an jarri ziren beste lau plaka. Orduan, Udalak ez zuen lortu Alfredo García Gonzálezen familiarekin harremanetan jartzea. Baina, azken hilabeteotan familia bera Udalarekin harremanetan jarri da eta bosgarren plaka jartzeko asmoa azaldu du. Hori dela eta, gaur goizean ekitaldia egin da eta, bertan, parte hartu dute Alfredo García Gonzálezen familiak, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Udal korporazioko hainbat kidek.

Ekitaldiaren aurretik, familiari harrera egin diote Donostiako Udaletxean, eta bertan, plakaren replika bat jaso dute.

Plaka oroigarri hauek Donostiako Udalak justizia, memoria eta erreparazioaren gainean hartutako konpromisoari lotuta sustatutako lehenak dira. Giza Eskubidearen Batzordean legealdian zehar egindako lanaren ondorioa dira. Horretarako, Udalak biktimen zein biktimen elkarteen iritzia jaso eta jarraitu du. 

Udalaren asmoa da ildo ezberdinetako terrorismoak (ETA, Batallón Vasco Español, GAL)  eragindako biktimak zein 1960 eta 2010 artean poliziaren bortizkeriak eragindako biktimak oroitzeko plakak jartzea. Eta horretarako, prozesu luzea garatu du biktima bakoitzaren senideekin hitz eginez eta bakoitzaren borondatea errespetatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren presidente Juan Maria Araluce Villar 1976ko urriaren 4an eraila izan zen ETAren komando baten eskutik. Berarekin batera, bere gidari Jose Maria Elicegui Díez, eta Antonio Palomo Pérez, Luis Francisco Sanz Flores eta Alfredo García González bizkarzainak erailak izan ziren.

Interesatu Zaitez