Gipuzkoak "geldialdirik gabe" aurrera egiten segi dezan mobilizazioaren aldeko deia egin du EAJk

Donostiak, Gipuzkoak eta Euskadik etorkizunera begira “martxan” jarraitu dezaten aukera “eraginkorrena” delako, EAJ-PNVren aldeko botoa eskatu dute Eneko Goiak, Markel Olanok eta Joseba Egibarrek

Gipuzkoak 24Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 24 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, eta Donostiako alkatetzarako eta diputatu nagusirako hautagaiak diren Eneko Goiak eta Markel Olanok, gaur goizean partekatu dute hauteskunde kanpainako azken mezua, Gipuzkoako gizarteari igandeko hauteskundeetan “erabateko mobilizaziorako” deia eginez, Donostiak, Gipuzkoak eta Euskadik etorkizunerantz “aurrera egiten” jarraitu dezaten. Horretarako, EAJ-PNVri ematen zaion bozkaren balio “biderkatzailea” aldarrikatu dute, “aukera eraginkorrena” bezala “geldialdi berririk eta atzera egin gabe martxan jarraitzeko”.

Donostiako Kontxako pasealekuan komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Joseba Egibarrek azken lau urtean EAJ-PNVren kudeaketari esker Gipuzkoa “geldialditik” atera izana jarri du balioan. “Orain aurrera egiten jarraitzeko unea da, eta horretarako indarra behar dugu”, adierazi du GBBko presidenteak, eta hiritar bakoitzaren bozkaren “indarra” gogorarazi du, “aurrera egin” eta gauzak “hobetzeko”. “Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi martxan daude. EAJ-PNVri emandako bozka da eraginkorrena, biderkatzailea da aurrerabide hori ez gelditzeko”, planteatu du.

Zentzu horretan, Egibarrek baieztatu du bozka bakoitza “erabakigarria” izango dela aurrera egiten jarraitzeko, “elkarlanaren eta egiazkotasunaren” bidetik, “inposizioan eta itxurakerian” oinarritutako ereduen aurrean. “Esfortzu partekatu horrek ahalbidetuko digu hiri, lurralde eta nazio bezala aurrera egitea”, aldarrikatu du GBBko presidenteak.

Diputatu nagusirako hautagaiak, Markel Olanok, gogoratu du Gipuzkoak azken lau urteotan “aurrerapauso itzela” eman duela “aurrerabidean, etorkizunerantz”, eta adierazi du datozen udal eta foru hauteskundeetan herritarrek aukeratu beharko dutela EAJ-PNVk eskaintzen duen “etorkizunaren” eta ezker abertzalearen ereduak dakarren “iraganaren” artean. “Gizarteak bi eredu horien artean aukeratu behar du. Erabateko mobilizazioaren alde dei egin nahi dut Gipuzkoak aurrera egiten jarraitu dezan, atzera pausorik gabe, gure lurraldearen geroa guztion artean eraikiz”, eskaini du Olanok, zeinek ohartarazi duen ezker abertzalea gobernura iristeko aukera “benetakoa” dela.

Donostiako alkate Eneko Goiak, modu “oso positiboan” baloratu du EAJ-PNVk Donostian egindako kanpaina, zeinetan egin dituzten proposamenek “bat egiten duten erabat” lau urteotan Donostiako Udalean egindako lanarekin. “Hori ezin dute alderdi guztiek esan”, kontrajarri du”. Horregatik guztiagatik, alkatetzarako hautagaiak donostiarrei dei egin dien datozen hauteskundeetan “parte hartu” dezaten eta EAJ-PNVren ahaleginari esker “aurrera egin duen” Donostiaren alde egin dezaten. “Hiri honetan asko daukagu jokoan, etorkizuneko Donostiaren alde egin dezagun, elkarbizitza eta aurrerabidearen alde egiten duen Donostiaren alde egin dezagun”, azpimarratu du.

Interesatu Zaitez