Agenda Gasteiztarraren barruan daude Abiadura Handia lurperatzea, tren arin gehiago eta hobea auzoetarantz, autobus elektriko adimentsua. EAJk ez du onartuko Bilduk proiektu hauek gelditzea
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Mugikortasun iraunkor, osasungarri, eraginkor, puntual, irisgarri, elektrifikatu, moderno, seguru eta erakargarria lortzea da EAJ-PNVk datozen lau urteoi begira Vitoria-Gasteizerako eta Arabarako dituen lehentasunezko ardatzetako bat. Arabako hiriburuko alkateak, Gorka Urtaranek, eta diputatu nagusiak, Ramiro Gonzalezek, -erakunde arabarren buru berriro izateko hautagaiak biak -, gaur goizean aurkeztu dituzte euren proposamenak hiria eta Lurralde osoa hobeto konektatuta egon daitezen, kanpoalderantz zein barnealderantz.
Alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaiak gaur goizean proposatu du “ Vitoria-Gasteizen bizi diren pertsona guztiek oinez hamar minutu baino gutxiagora eduki dezatela udalerriko edozein tokitara 35 minutu baino gutxiagoan heltzeko garraio-sistema bat”. Tranbiaren aldeko apustua ere azpimarratu du Gorka Urtaranek. “Garraiobide txapelduna da. Iraunkorra, irisgarria, eraginkorra eta azkarra da. Ugari dira Udalean tranbiaz mintzatu diren alderdiak. Baina geuk bakarrik bete dugu emandako hitza tranbia Salburua eta Zabalgana auzoetara luzatuz. Bi proiektu horiek orain abian den errealitate bat da eta ez dugu onartuko beste batzuek gelditzea zeren eta, zenbait, Bildu adibidez, tranbiari buruzko kontsultez mintzatzen baitira eta, benetan, gelditu nahi baitute”. Egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiaren planteamendua da, tren arina ezartzeaz gain, garraio publiko eraginkor baterako etorkizunerako eskema bat garatzea. Hain zuzen ere, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean bildutako hainbat konponbide izango dira garraio-sistema horren oinarriak.
Sare berri horrek tranbia gehiago eta hobea edukiko du auzoekin konektatzeko, eta, halaber, autobus elektriko adimentsua TUVISAren linea periferikoan eta autobus berriak flota berritzen jarraitzeko, horrela, 2025ean TUVISAren ibilgailu guztiak hibridoak edo elektrikoak izateko helburua betetzeko.
Etorkizunerako eskema horren oinarria legealdi honetan zehar eraiki da. “Gasteizko herritarrekin egina dugun konpromisoa erakutsi dugu. Agindutakoa bete egin dugu mugikortasun-arloan. Legealdi hau mugikortasunaren legealdia izan da. Munta handiko proiektuak atera ditugu aurrera, hegoalderanzko tranbia, adibidez, zeinak amaitzear baititu azken lanak. Salburuarako tranbia lehiaketara aterako da urtea amaitu baino lehen. Argitaratzear dago Zabalganaranzko tren arinaren luzapenaren azterlan informatiboa. Eta, aurrekoa bezain garrantzitsua dena, horren finantziazioa Udalean ziurtatuta dago. Luze eta zabal hitz egin da Vitoria-Gasteizko Udalean Salburua eta Zabalganaraino luzatuko den tranbiaz, baina geuk bakarrik atera ditugu bi proiektuok aurrera.”, azpimarratu du alkateak. “Era berean, Autobus Elektriko Adimentsuaren proiektua esleitu dugu berriki. Horixe izango da tranbiak osagarri edukiko duen mugikortasun-eskemaren ardatz egituratzailea. Punta-puntako teknologiadun 13 autobus elektrikok, oraingo linea periferikoaren zebitzua eginez, lotuko dituzte hiriko 14 auzo, berezko errei baten bidez eta 8 minutuko baino gutxiagoko maiztasunarekin. Iraultza ekarriko du horrek,”azaldu du Gorka Urtaranek.
Azkenik, egungo alkate eta berrautaketarako hautagiak, Gasteizko hiritarren parte hartzea eskatu du. “Argi dago Vitoria-Gasteizen etorkizuna EAJren gobernuaren eta EH Bilduren desgobernuaren artean aukeratzearen baitan dagoela. EH Bildu hiri honen proiektuei EZ esaten dien alderdia da. Proiekturik eza da bere eredua, paralisia eta akordioak lortzeko ezgaitasuna ditu eredu".
Bukatzeko, Gorka Urtaran autagaiak adierazi du. “EZ dugu desgobernu-eredu hori nahi Vitoria- Gasteizentzat. Hauxe da datorren igandean erabakiko dena: EH Bilduren EZEZKOA edo EAJren BAIEZKOA. Ez dezagun zalantzarik izan: igandean boto guztiak EAJ Vitoria-Gasteizen etorkizuna defendatzeko. Akordioaren, hitzarmenaren eta lankidetzaren hiriburua. Industriaren eta enpleguaren hiriburua, bizikidetza eta bizi-kalitatearena."
100 milioi eskualde-errepideetarako
Bere aldetik, Ramiro Gonzalez diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak gogora ekarri du “Araba osoan, ez Vitoria-Gasteizen bakarrik” “mugikortasun erraz, irisgarri eta segurua” lortzearen garrantzia: “Ezinbesteko elementua da gure herriek bizirik irauteko”, ziurtatu du. Horren harira, 2025.urtera arte eskualde-mailako errepideak berriztatzeko, guztira, 100 milioi euroko inbertsioa egingo duela iragarri du. “Hori eskatzen dute Arabako herrietako bizilagunek: ekintzak eta konponbideak beren arazoetarako” azaldu gu Gonzalezek.
Ramiro Gonzalezek defendatu du Kuadrillen eta Arabako hiribuaren artean konexio seguruak eta kalitate onekoak egon daitezela baita, herrien beraien artean, barneko konexio ona egon dadila ere: “Araba ondo konektatuta egotea nahi dugu. Hiriburuarekiko konexioak seguruak eta kalitate onekoak izatea nahi dugu. Baina herrien beraien arteko komunikazioa ere hobetu nahi dugu. Ezinbesteko pausoa da landaguneetako herritarrek aukera izan dezaten eskualdeko herri nagusietako zerbitzuetara, industrialdeetako lanpostuetara, osasun-zentroetara, banketxeetara bertaratzeko.”
Diputatu nagusiak zehaztu ditu datorren legealdian, berrautatua gertatzen bada, bideratuko dituen zenbait pauso. Zehazki, eskualde-errepideen zoladura hobetzen inbertituko du eta saihesbideak eraikiko ditu ibilbide arriskutsuenak ekiditeko. Halaber, egitekoa den 100 milioi euroko inbertsioak landa-bideak ere izango ditu jomuga, “garrantzitsuak gure herrientzat, gure baserritarrentzat eta abeltzaintza-sektorearentzat”.
“Ez dugu Araba makrozefaloa izatea nahi. Bizi-bizirik dagoen lurralde bat nahi dugu. Herri erakargarriak dituena, segurtasunez, konexio eta bizi-kalitate onak izanda, bizi, lan egin eta zerbitzuez gozatzeko aukera ematen duten herriak, alegia. Ondo komunikatuta dagoen eta abangoardiakoa den Araba bat”, amaitu du Ramiro Gonzalez EAJ-PNVren hautagaiak.