Gorka Urtaranek, Vitoria-Gasteizek kalitatezko ekitaldi eta turismoa erakartzeko duen gaitasunari etekin handiena aterako dio

Vitoria-Gasteiz Convention Bureau eraldatuko du, Auditorium berria bezalako hiriko azpiegiturak dinamizatzeko eta ipintzeko kudeaketa-erreminta gisa

Gorka Urtaranek, Vitoria-Gasteizek kalitatezko ekitaldi eta turismoa erakartzeko duen gaitasunari etekin handiena aterako dio 19Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 19 |
Berria

PARTEKATU

Vitoria-Gasteizko alkate eta Vitoria-Gasteizen berrautaketarako hautagai Gorka Urtaranek dena emango du, kalitatezko ekitaldi eta turismoa erakartzeko hiriak duen potentzialari etekin guztia ateratzeko. “Vitoria-Gasteiz superhiria da.. Hiri erakargarria da. 2019 urte honetan, ekitaldi azpimarragarriak erakartzeko gaitasuna duen hiria dugula azaltzen ari gara. Horren adibide garbia da asteburu honetan bizi izan dugun, eta hamarkadetan, gure inguruko hiriko ekitaldi garrantzitsuenetako bat den hori. Gure turismoa eta turismo profesionala benetan haziarazi eta erakartzearen alde egiteko unea da hau. Gasteiz prest da. EAJ-PNVk erronka argi bat dauka: Euskadin egiten diren kongresuen eta konbentzioen %33ª Gasteizek har dezala eta turismoak, bertako BPGri urteko 500 milioi euro baino gehiago eskaini diezaiola”, adierazi du Gorka Urtaranek.

Horretarako, EAJ-PNVko arduradunak argi du, lehenengo “Gasteiz Convention Bureau” berri bat birplanteatu eta berdefinitu behar dela; Europa Jauregia, Iradier Arena, Principal Antzokia, Artium edo Auditorium Berriaren eskaintza osotuko duen eta hirira ekitaldiak erakarriko dituen egitura bat martxan jartzea, alegia, horretarako, jarduera ekonomikoa eta komertziala sortuko dituzten ekimenen erakartzea ahalbidetuz.

Gasteiz Convention Bureauk hiriaren hautagaitzak aurkezteko beharrezko euskarria eskainiko du, baita ekitaldi mota hau garatzeko formakuntza eta aholkularitza eskaini ere. “Beharrezko gaitasunak baditugu. Ekonomia eta enplegua sor dezakegu. Bere helburua hiri eta herrialdearentzat ekintzak bereganatzea izango da, zalantzarik gabe, horretarako, ditugun ekipamendu publikoen sare osoaz baliaturik, baina horretarako, enpresei, besteak beste, OPC, hotel eta agentziak bezalako euskarri eta babesa ere eskainiz”.

Euskadin egiten diren kongresuetako parte hartzaileen bataz bestekoa 500 pertsona ingurukoa da. MICE turistaren profil nagusiak hoteletan igarotzen du gaua (4 eta 5 izarretakoak gehienbat) eta hiriaren sustatzaile onenetarikoa da, izan ere horietako pertsona asko, senide edo lagunekin egun batzuk igarotzeko asmoz itzultzen baita eta horrez gain, hiriaren promozio lan oso garrantzitsua egiten baitu.

Vitoria-Gasteizen, 2018an 411 ekitaldi egin ziren Europa Kongresuen Jauregian eta Goiuri jauregian, 104.158 parte hartzerekin. Hiriko beste ekitaldi batzuek gehitzen dituzten datuak, Azkena Rock Festival-arekin bat egiten duten 31.000 pertsonak, Jazz Jaialdira bertaratzen diren 10.000 baino gehiagoko bisitariak edo Triatloiak sortzen dituen 22.770 gau-igarotzeak, besteak beste.

Vitoria-Gasteizek, Euskadiko kongresu eta konbentzioen %22a hartzen du, “baina egiten diren kongresuen herena erakartzeko asmoa dugu. Jarduera horregatik Euskadin eragiten den gastuaren balioespena, urte bakoitzeko, 87 milioi euro ingurukoa da. Orain Vitoria-Gasteizen gastuaren balioespena 19,5 milioikoa baldin bada, epe labur-ertainera begira, hiriarentzat urte bakoitzeko, 30,5 milioikoa izan dadila espero dugu”, defendatu du Gorka Urtaranek.

Laburbilduz, EAJ-PNVren helburua, Vitoria-Gasteiz MICE helmuga, eta ingurumen helmuga arduratsu gisa kokatzea da. “Hazkunde tarte on bat daukagu, kongresuetako, kulturako eta kiroleko lehen mailako azpiegiturak ditugu eta orain, gure hirian merezi duen kudeaketa ereduan aurrera egiteko erreminta aktibatuko dugu. Aurten, batzuk aipatzearren, Saskibaloiko Final Four, Michelin Hirien Mundu mailako Goi-bilera edo Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua bezalako ekitaldi azpimarragarriak hartzeko ondo baino hobeto prestatuta dagoela erakusten ari gara. Benetako apustu bat egiteko garaia da, ez gauza isolatuak egitekoarena, eta horregatik, hiriarentzako eta herrialdearentzako ardatz ekonomiko bihurtu behar dugu. Ekonomia, enplegua sortu eta hiriaren kanpora begirako gaitasuna areagotzeko aukera bat da” defenditu du alkateak.

Gorka Urtaranek ere, hiriak sektore horretan gora egiteko dituen aukera osagarriak antzeman ditu. “Vitoria-Gasteiz erraz mugi eta edozein tokira oinez hel gaitezkeen hiri bat da. Garraio publiko eskaintza ona duen hiri bat da, balio handiko ondare historikoa eta geroz eta profesionalagoa den turismo eta hotel sektore bat duena, eta balio horiek arrakastatsua ziur izango den proiektu honi aurre egiteko aukera emango digute. Eta oso garrantzitsua da hiria, Abiadura Handiko trenak eskainiko dizkigun aukera berriei hiria egokitzen has gaitezen. Eskenatoki horrekin lanean hasi behar gara, baita ikuspegi horrekin ere. Gasteizek datozen urteetan, Kongresu eta Konbentzioen munduan funtsezkoak diren elementuetako bi: Bilerak hartzeko ekipamenduak eta konektagarritasun on bat”.

Alkateak gainera, hotelen ahalmena modu positiboan baloratu du. “Ziur gara Gasteizen hoteletako eskaintzak gora egingo duela, hirian ekintzak eta topaketa profesional gehiago sortzeko gaitasun handiagoa dugun heinean”, adierazi du.

Interesatu Zaitez